Hibaikako arraunlariak, Euskaraldiarekin
Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen aldeko ariketa sozial masiboa. Hibaika Arraun Elkarteak bat egin du harekin, eta bideoa zabaldu Euskaraldiari babesa adierazteko.

Gero eta gertuago da Euskaraldia, maiatzaren 15etik 25era izango da, lehenengoz udaberrian. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da, eta bide horretan, Errenteria-Oreretako eragile eta herritarren parte hartzea eskatu dute antolatzaileek, “euskara ahalik eta gehien zabaltzeko”.
Hibaika Arraun Elkarteak bat egin du Euskaraldiarekin. Euskaraldiaren batzordean parte hartzen ari da hasieratik, eta orain, bideoa zabaldu du, arraunlari seniorren babesa erakutsiz iniziatibari.
Norbanakoen eta eragileen izen-ematea zabalik da. Horretarako, egin klik hemen.