Bigarren fokua, Donibane aldekoa, gaueko lehen orduetan gelditu ahal izan dute. 30 bat hektarea erre dira.
Alkatearen arabera, haize bortitza sutearen itzaltze lana zailtzen ari da. Lanean diren larrialdi zerbitzuei eskerrak eman dizkie.
ELA eta LAB sindikatuek salatu dute Matia Fundazioa Pasaiako etxez etxeko langileen hitzarmen berriaren negoziazioa atzeratzen ari dela.
Ander Iriarte oiartzuarrak euskararen auzi guztiak mahai gaineratuko ditu Korrika ardatz izango duen dokumental batean. Dirua biltzeko kanpaina abiatu dute.
Joakin Telleriaren postua hartuko du Goñik, erretiroa hartuko baitu. Pasaiako portuaren ardura nagusia izango duen lehen emakumea izango da.
Kontrolpean da jada (18:30) sutearen zatirik handiena. Donibane aldean foku bat itzaltzeke dago.
Maris Sirmais zuzendari letoniar ospetsuaren tailerra jasoko dute asteburuan abesbatzako kideek. Europako Sari Nagusia hiru aldiz irabazi duen munduko abesbatza bakarra den Kamer Korisen sortzailea da.
Pontika Igantzirekin lotuko duen proiektua aurkeztu zuten atzo udalak eta bizilagunek; proiektu beraren barruan, lehen fasean, Pontika Luis Mariano plazarekin lotuko duen igogailua eraikiko dute. Bizilagunak, pozik dira.
Natur gunea zabaldu zuen udalak lehenbizi. Orain, ordea, zoruko pitzadurak konpondu, trinkotu eta gunea margotu dute.
Munttarpe Kirol Elkartearen gizonen taldeak eskura du Gipuzkoako Lehen Mailara igotzeko aukera. Hiru partida falta zaizkie ametsa egikaritzeko.
Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen aldeko ariketa sozial masiboa. Hibaika Arraun Elkarteak bat egin du harekin, eta bideoa zabaldu Euskaraldiari babesa adierazteko.
Herri Arte Eskolako arte plastikoetako eta ikusizkoen irakasleek antolatu dituzte tailerrak 12 eta 17 urte arteko gazteei begira.
Kuadrillategiko gazteek antolatu dute biharko zinema saioa. Proiekzioa Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.
Orkestra sinfonikoak kontzertua eskainiko du larunbatean Andoainen. Musika eta txistu banda, aldiz, Usurbilen izango dira igandean.
Bokalek antolatuta, Barrexerka konpainiaren emanaldia Antxoko Kultur Etxean izango da, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude jada.
Gazteek lehenengoz hartu dute parte EITBko 'Mihiluze' saioan. Finalean udaberrian ospatzen diren jaien inguruan aritu ziren.
Larunbatean 41 urte beteko dira Pasaiako sarraskiaz. Egia aitortu berri, justizia eta askatasuna zor zaiela eskatuko du bihar Bixi-Bixik. Oroitze ekitaldia Donibaneko gazteluan izango da, 19:00etan.
Oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurria da, harri asko egoera txarrean eta hondoratuta baitzeuden. Lanak bihar bukatzea aurreikusi du udalak.