Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Irisgarriagoa izateko bidean da Igantzi

Pontika Igantzirekin lotuko duen proiektua aurkeztu zuten atzo udalak eta bizilagunek; proiektu beraren barruan, lehen fasean, Pontika Luis Mariano plazarekin lotuko duen igogailua eraikiko dute. Bizilagunak, pozik dira.

Atzo aurkeztu zuten Pontika, Luis Mariano eta Igantzi lotuko dituzten igogailuen proiektua.
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2025/03/20

“Oso pozik gaude, itxaronaldi luzea izan da, baina pozgarria, lanak hasiko direlako. Jose Antonio Oronoz Igantzi auzo elkarteko presidentearen hitzak dira horiek, eta auzo horretako bizilagunen sentsazioa islatzeko ezin egokiagoak. Pontika Igantzi eta Luis Mariano Plaza lotuko dituzten igogailuen proposamena aurkeztu zuen atzo arratsaldean udalak, hiru auzoetako bizilagun dezenterekin batera.

Pozik ere Beraun Bera auzo elkarteko ordezkari Alonso Masa eta Jose Ramon Hilera: “Luis Mariano plazan dugu guk elkartea eta mesede itzela egingo die igogailuak plazara igo behar duten bizilagunei”.

Aizpea Otaegi alkatea, Eneko del Amo Hirigintza zinegotzia, Yoli Martin Ingurumen zinegotzia eta Elixabete Murua EAJren zinegotzia izan ziren agerraldian. Gobernu taldearen 2023-2027 agintaldi Planak bai Igantziri bai Luis Marianori oinezkoen konektibitateari erantzuteko jasotzen bazuen ere, baina aurtengo aurrekontuetan EAJrekin lortutako akordioaren ondorioz, proiektu horren garapena aurten lehenestea erabaki dute.

Otaegik Igantziko mugikortasun bertikalari eta Luis Mariano Plazakoari irtenbidea ematea ez zegoela erabat zehaztuta azaldu zuen atzoko agerraldian, “joan den uztailean Igantziko bizilagunekin egindako batzar batean beraiek hobetsi zuten Pontika Igantzi lotuko zituen igogailua eraikitzea eta modu horretara, erantzuna ematen diegu agintaldi planean jasota zeuden bi premiei, Igantzikoari eta Luis Mariano plazakoari”.

Aurreproiektua idatzia dago eta proiektuaren idazketa fasea abiatuko du orain udalak. Urte bukaeran lehen faseari dagozkion obrak hastea aurreikusia dutela zehaztu zuen Otaegik. Izan ere bi fasetan eraikiko dute igogailua, “oso handia delako, aurrekontu potoloa du”. Lehenengo fase horretan Pontika Luis Mariano plazarekin lotuko dute igogailu bat eraikita. Igogailuaz gain, oinezko pasabidea Luis Mariano plazaraino “laua eta irisgarria, gaur egungoa ez bezala” egingo dutela gaineratu zuen alkateak.

Lehen fasearen eraikuntzak urtebeteko iraupena izango du, eta dena ondo bidean 2027ko hasieran bigarren fasea hasiko dute.

Bigarren fasean Igantziraino helduko den igogailua eraikiko dute.

Denera bi milioi euroko inbertsioa egingo du udalak mugikortasun bertikala bermatzeko Pontika, Igantzi eta Luis Mariano Plazaren artean.

Nabarmen jarri zuen Otaegik bizilagunek proposatutako irtenbidea dela eraman dena proiektura eta balioan jarri du udala eta herritarren arteko elkarlan hori, “orain arte hiru auzo elkarteetako, Igantzi, Pontika eta Beraun Bera elkarteekin talde txikietan proiektua partekatu da. Eta gaur ikus daitekeenez jendea gogotsu dagoela proiektua modu zabalean ezagutzeko. Egia da asko espero izan den igogailua izan dela, batez ere Pontika eta Igantzi lotzen dituena, eta zentzu horretan pozgarria da bizilagunak ase ikustea eta aldarrikapen hori ere beteko dela sentitzen dutela ikustea”.

Irisgarritasuna hobetzeko premiak asko direla herrian orografiarengatik nabarmen jarri zuen alkateak, eta asko direla, hortaz, eskaerak, “udalaren baliabideak mugatuak dira, eta lehentasunak ezarri behar dira. Pozgarria da gaur bizilagunak pozik sumatzea proiektua martxan delako”. Igogailuen atzean, prozesu irekia, “bizilagunekin adostu dugu Igantziko eta Luis Marianoko beharrei nola erantzun behar genien, eta oraindik ere, proiektuaren idazketan gauza txikiak elkarrekin erabakitzeko garaiz gaude. Horrek ere asebetetzen du jendea, ikusten duelako beraien beharrak eta ikuspegi zein iritziak kontuan hartzen direla. Zalantzarik gabe hori da lan egiteko modu egokiena”.

Eremu gehiagori zerbitzua

Pontika eta Igantzi lotuko dituzten igogailu berriek ere zerbitzua emango dute oinezkoentzako ibilbide irisgarri baten bitartez Luis Mariano Plazara eta Beraungo igogailuetara, Galtzarabordako topoaren geltokira eta Udal Euskaltegira. Gainera, Beraungo Juan Crisostomo Arriaga kalea ere oinezkoentzako ardatz berri horrekin lotuta geratuko da, eta etorkizunean Miguel Zabaleta eremuarekin lotura irisgarria egitea ahalbidetuko du.

Igantzin irisgarritasun hobetzeko beste jarduera batzuk ere jasotzen ditu agintaldi planak. atarietan irisgarritasuna hobetzeko arrapalak eraikitzea. Hortrekin lotuta bi lan lizitatzen ari dira une honetan, Galtzaraborda hiribideko 30-31n eta Igantzi kalea 9-11 zenbakietan.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.