Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Euskaltzaleon kasuan, zer da hunkigarriago Korrika baino?"

Ander Iriarte oiartzuarrak euskararen auzi guztiak mahai gaineratuko ditu Korrika ardatz izango duen dokumental batean. Dirua biltzeko kanpaina abiatu dute.

Korrika Oiartzunen, 2024an.
Leire Perlines
Oiartzun
2025/03/20

Ander Iriartek Jalgi hadi! dokumentala zuzenduko du Mirokutana ekoiztetxearekin eta AEK zein Korrikaren laguntzarekin. 2027an grabatuko dute, baina diru bilketa martxan jarri dute dagoeneko.

Iriarteren hitzetan “euskara berriro ere bidegurutze batean dago”, eta hori euskaltzale guztiek egin duten irakurketa bat dela sinistuta dago. “Bigarren berpizkundea deitzen zaionak, 60-80. hamarkadetakoak alegia, ez du gehiagorako ematen, eta berdin jarraitzen badugu atzera egingo dugu”. Jalgi hadi! lanarekin mahai inguru bat sortu nahi izan du Iriartek, iruditzen baitzaio “bakoitza bere pentsamenduekin dagoela bere unibertsoan, egoera bere kabuz aztertzen, eta guk sortu nahi izan dugu tresna bat dokumental baten bidez zeinak jarriko dituen mahai gainean euskarak gaur egun dituen auzi guztiak”. Hortaz, iritzi guztiak plazaratuko dituzte ikus-entzunezkoarekin.

Dokumental “oso intelektuala” izan daitekeela aurreratu du oiartzuarrak, baina azken urteetan jorratu dituen “gai gogorrekin” ikasi du burua eta bihotza uztartu behar direla. “Burua badakigu zer den, baina euskaltzaleon kasuan zer da hunkigarriago Korrika baino?”, gehitu du. Beraz, AEK-ren eta Korrikaren laguntzarekin, Korrikan bidaiatzen doazen heinean euskararen kontuak ukitzean izango da egitekoa.

Korrikaren prozesu guztia grabatuko dute dokumentalean; azpimarratu du jende askok hartzen duela parte ekimenean, baina “askok ez dakite nola sortzen den, nola diren bilerak…”. Hortaz, Korrika bera barrutik ezagutzeko aukera izango da. “Korrikak berak mahai gainean jartzen ditu Euskal Herrian oraintxe bertan euskararen inguruan ditugun auzi guztiak: hiru lurraldeak ukitzen ditu, adin demografiko guztiak, instituzioak, publiko eta pribatua, migrazioa, mugak… Korrikaren bidez hitz egin nahi dugu euskararen kontu garrantzitsu guztien inguruan. Korrikak dena batu dezake”.

2027. urtean grabatuko dute ikus-entzunezkoa, eta urte bereko Donostiako Zinemaldian estreinatu nahi dute. Hala ere, orain, pausoz-pauso ari dira lanean. “Momentu honetan garrantzitsuena herriaren babesa lortzea da; euskalgintza herritik atera da beti, herritik biziraun du, eta guk proiektua finantzatzeko herritik hasi nahi genuen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.