Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Jaizkibelgo sutea, erabat kontrolpean

Bigarren fokua, Donibane aldekoa, gaueko lehen orduetan gelditu ahal izan dute. 30 bat hektarea erre dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/03/20

Gauean kontrolpean zen Donibaneko fokua, gaurko Jaizkibelgo sutean bizirik zen bigarren eta azkena (osteguneko 22:45ean dago idatzia albiste hau). Lehena, handiena zena, 17:30ak ingururako zuten eremutua suhiltzaileek; hura zen arriskutsuena, Hondarribiaranzko bidea hartua zuelako Lezo aldetik, eta mendian aurrera egiteko aukera gehien zituen. 13:00ak inguruan hasi da mendiko 30 bat hektarea, aldundiak emandako datuaren arabera, erre dituen sutea. Oraindik goizegi da sutea zerk eta zergatik eragin duen jakiteko. Kalteen zenbatekoa ere hektarea horietara mugatu behar da oraindik ere. Donibaneko eta udalerriko hainbat arnasgune kaltetu ditu suteak, besteak beste Alabortzako goialdea, Talaia bidea, eta Mitxintxola ingurua.

Sutearen alarma piztu eta berehala Pasaiako udaltzainak eremura joan dira. Laster batean iritsi dira ere Bidasoko eta Tolosako suhiltzaileen parkeetako dozenaka langile. Gipuzkoako basozainak ere mendian izan dira amatatze lanetan, eta Ertzaintzak nahiz herriko udaltzainek herritarren segurtasuna bermatu dute. Horiek denak suaren kontra izan direnak. Aldeko bakarra zuten garrek: hego haizea. Horrek zeharo arduratu ditu mendian suarekin aurrez aurre izan direnak. Kamioiak, zisternak, helikopteroak… Baliabiderik ez da falta izan sua itzaltzeko lurretik eta airetik. Pasaiako alkate Teo Alberro, Ingurumen zinegotzi Iraitz Pazos eta Ingurumen teknikaria ere zuzen-zuzenean izan dira sutearen gainekoak ezagutzen, eta koordinazio lanak bideratzen.

Alberro alkateak jada 16:30erako esana zuen foku handiena, Hondarribia aldera zihoana, ia kontrolpean zela. Donibanekoa eremutua zegoela, berriz, gau partean konfirmatu du Mikel Iriondo Jaurlaritzako Larrialdietako teknikariak. Orain, gauez, mendian oraindik ere zaintzaileak izango dira sua berriz ere harrotu ez dadin. Ikerketa abiatuko dute sutearen jatorria eta balizko erantzuleak aurkitzeko.

Erlazionatutako edukiaTeo Alberro alkatea: “Sutearen intentsitatea jaisten ari da”Sutea Jaizkibelen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.