Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hostoak ez da zimeldu, eraldatu baizik

Zalapartarik gabeko barne iraultza egin du Hostoak taldeak. 'Ostera' diskoa partaideen, doinuen, bizi dutenaren eta egun direnaren hamabi kolpeko bilduma da. Olmo Cascallar kideak gauzatu duten prozesuaz hitz egin du.

Ekaitz Bravo, Julen Lusar, Nikolas Iurramendi eta Olmo Cascallar dira Hostoak. Bihar izango dira zuzenean Niessenen.Txekorra
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/03/21

Hostoak taldea harro da hirugarren diskoarekin, Ostera (2024). Prozesu luzea egin dute hamabi pistako albuma osatzeko, tartean izan direlako hainbat prozesu familiaren zaintzarekin, doinuarekin, instrumentu berrien sarrerarekin eta taldekide berrien emariarekin harremana izan dutenak. Haien lehen lana Estepako otsoa (2015) izan zen; bigarrena Live in Iturriotz (2017). Disko eta disko arteko zazpi urteko aroan, gauza inportanteen eta garrantzitsuenen arteko disekzioa egin behar izan dute, lehentasunak ezarri dituzte, musika alboratu gabe, bizitzari garrantzia emanaz. Baina berrasmatu dira, eraldatu dira, berritu dira, eta hemen dira. Ez dira zimeldu.

Laukotea da egun Hostoak. Ekaitz Bravo lezoarrak (ahotsa), Julen Lusar oiartzuarrak (bateria), Nikolas Iurramendi donostiarrak (baxua) eta Olmo Cascallar oreretar lezoartuak (gitarra) osatzen dute musikarien pokerra. Izan duten eboluzioaz hitz egin du Cascallarrek; hura da abestien egilea eta grabazioetan produkzio lanak egiten dituena, «produzitu dudan bosgarren diskoa izan da. Bostetatik harroen Ostera-rekin nago». Haien premisa musikalak, izaera eta aldartea izan ditu hizpide. «Estepako otsoa eta Live in Iturriotz-en ondoren, hurrengo diskoa izan zitekeenaren abesti ia gehienak konposatuak nituen. Baina lokalean elkartzen hasi ginenean gorputzak beste gauza batzuk eskatu zizkigun. Beste ildo musikal batzuk jorratzen hasi ginen, tartean zelarik nire zortzi sokako gitarrara aldatzeko prozesua edo Julenek [Lusar] Gamora taldetik zekartzan ideiak. Gauza asko gertatu dira azken urteotan. Sorkuntza gozatu dugu. Gu egun garena da Ostera».  

Esan daiteke aurreko bi diskoekin alderatuz laztasunerako bilakaera izan duela Hostoak-ek. «Musika ez dugu zaleentzat egiten. Lau lagun gara, eta gustuko dugun musika egiten dugu. Hori konstante bat izan da gure izaeran. Alde onetik esanda, baina ez diogu inori ezer zor. Egunerokotasunean gure musikarekin bizi behar dugunak gu geu gara». Aurreko diskoetako abestiak ez dituzte zuzenekoetara eramango. «Harro gaude aurretik egindakoekin. Baina egun aurreko kanta horiek jotzea ez du zentzurik guretzat. Une ezberdinean gaude. Orain Ostera da Hostoak-en soinua. Hori defendatuko dugu». 

Defentsa horren hurrengo kapitulua larunbat honetan (hilak 22) izango da, Errenteria-Oreretako Niessen aretoan. Eraso! eta Biersbreaker taldearekin joko du Hostoak-ek, OarsoMusikak antolatutako jaialdian (19:30).  

Eraginak eta sinergiak

Pertsonek dituzten egonezin eta influentziak ere dituzte Hostoak-eko kideek. Gizaki dira musikari aurretik. Eragin horiek instrumentuen eta ahotsaren nahasketarekin zabaltzen dituzten doinu eta mezuetan daude, beti euskaraz. Gaurko taldea, taldekideek egun bizi dutenaren isla da. «Konposizioez gain, hitzetan gizartearekiko ditugun gogoeta pertsonalak islatu nahi ditugu. Adibidez, ultrakomunikatuta dagoen gizarte batean zein bakarrik bizi garen adierazi dugu kantu batean, aurreiritzirik gabe, harrotasunik gabe, garenetik», azaldu du Cascallarrek. Haren konpositore eta ekoizle egoa lurreratu behar izan duela ere aitortu du, «lokalean asko hitz egiten dugu. Ostiaka ere ibili gara [barrez]. Denen ekarpenarekin osatu dena, oso gustura gelditu gara».

Elkarlana garrantzitsua da Cascallarrentzat. Horren emaitza hurbilena OarsoMusikarekin larunbaterako hitzartu duten boloa da; elkarte horren egitekoa goretsi du. Beste sinergia ariketa bat, Zigor eta Lander Garro anaiekin egindakoa, Ostera-ren zazpi kantaren bideoklipak grabatu zizkietelako 2024ko maiatzean Lezoko Txerrimuñon egindako sesioan, Hostoak-en zuzenekoaren indarra jaso zutenak (haien webgunean ikus daitezke ikus-entzunezko horiek, baita taldearen beste materialak ere). Cascallar Txerrimuñon izan da ere hainbat urtez, auzolanetik bertan izaten ziren kontzertuen sonorizazioa egiten.

30 urte daramatza oholtzetan Cascallarrek. Gerra asko bizi izan ditu bafle artean, hurbilean eta atzerrian. 15 urte zituela jakin zuen lehenengoz zer den agertoki batera igotzeak sortzen duen adrenalina. Musika haren maitaleetako bat dela onartu du, eta bizitzaren gorabeherak gaindi, sormena haren izatearen zati dela azaldu du. «Egun txar bat dudanean, gitarra bat alboan badut, ziur egun hori hobeto bukatuko dela».

Musikak eta kulturak iraultza behar dutela uste du. «Hori ez du 40 urtetik morroi batek bakarrik egin behar. Gizarte erreboluzioa behar du izan. Kulturak bere tokia hartu behar du. Denak ezin du prekario edo musu-truk izan. Panorama latza da». ■

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.