Pasaiako udalak adierazi duenez, 14 hektarea baino gehiago erre dira Jaizkibelgo sutearen ondorioz. Kalte eta ondorio zehatzak datozen egunetan aztertuko dituzte.
Pasaiako etxez etxeko langileen prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, Trintxerpeko alkateordetzan, 15:00etan, ELA eta LAB sindikatuek deituta.
Hilaren 31n zabalduko dute zubia erabat eta debekatua izango dute ibilgailu motordunek zirkulazioa, zerbitzuetarako eta larrialdietarako izan ezik.
Sare dinamikak eta Etxerat elkarteak antolatutako azken ostiraleko dinamikaren lekukoa mugimendu feministak hartuko du hilabete honetan. Hilaren 28an izango da azken ostiraleko mobilizazioa 19:30ean.
Harmonia Ederrean zikloaren barruan egingo dute entzunaldia ikasleek.
Igandean 'Pasaiako emakumeen borrokari omenaldia' ekitaldia jasoko du Trintxerpeko Gudarien plazak. Berdintasun Mahaiak sustatzen duen ekitaldiaren helburua da emakumeen ibilbideak ikusaraztea. Aurten bederatzi emakume omenduko dituzte.
Euskarara gerturatzeko eta gaitasuna eskuratzeko metodologia berria probatzen ari da Badalab. Errenteria-Oreretak hartu du esperientzia pilotua, euskaratik urrunago direnak erakartzeko.
Herriko egoera zein den ikusita, herritar talde batek adikzio mota ezberdinei aurre egiteko eta horien inguruan hausnartzeko espazio bat sortu nahi du. Hilaren 27an egingo dute lehen bilera.
Atzoko arratsalde-gau partean bi fokuak kontrolpera eraman, eta gauez itzali dute erabat atzoko 13:00etan hasi zen sutea.
Zalapartarik gabeko barne iraultza egin du Hostoak taldeak. 'Ostera' diskoa partaideen, doinuen, bizi dutenaren eta egun direnaren hamabi kolpeko bilduma da. Olmo Cascallar kideak gauzatu duten prozesuaz hitz egin du.
Gaur Poesiaren Munduko Egunarekin bat egin da jarri du martxan lehiaketaren bigarren ekitaldia Errenteriako Udalak.
Saio bakarrekoa izango da tailerra, apirilaren 3an, eta Antonio Reina antzerki zuzendari eta aktoreak emango du.
Pasaiako Musika Bandak mendea bete du, eta urteurren biribil horri eta bandak osatu duen ibilbideari aitortza egingo diote pasaitarrek datozen egunetan.
Alderdiak adierazi du "arrazakeria eta xenofobia sustatzen dutenen aurrean elkartasuna eta bizikidetza" aldarrikatu behar direla.
Ohi bezala, areto futboleko Antxok eta Sanpedrotarrak gaur jokatuko dituzte asteburuko lehen partidak. Gainontzeko lehiak, bihar eta etzi.
Bidea hilaren 24ko 08:00etatik hilaren 28ko 14:00etara bitartean moztuko dute, Aduana kaleko asfaltatze lanengatik. Soilik portuko langileek zirkulatu ahal izango dute bertatik.
Bixi-Bixi elkarteak antolatuta, Zurrounk taldeak kontzertua eskainiko du bihar Kultur Aterpean, 20:00etan.
Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) arrantza askea debekatu du berriki. Araudi horri aurre egiteko, Arrantza Askearen Mugimenduak elkarretaratzea antolatu du Lonjako zabalgunean, elizaren aurrean, 09:00etatik 12:30etara.
Donibaneko Santiago plazak jasoko du biharko dantzaldi herrikoia, 12:00etatik aurrera.
Barrutiak hiru manifestazio jasoko ditu goizean, eta Euskadi etorbidea itxita egongo da 10:30etik 13:00etara bitartean.