Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Jaizkibelgo sutea erabat itzalita, orain, kausak eta ondorioak aztertzeko garaia

Atzoko arratsalde-gau partean bi fokuak kontrolpera eraman, eta gauez itzali dute erabat atzoko 13:00etan hasi zen sutea.

Suhiltzaileak atzo Jaizkibelen lanean.Suhiltzaileak Euskadi / X
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/03/21

Atzoko (osteguna) 13:00ak aldera Jaizkibelen, Donibanen, piztu zen sutea erabat itzali dute suhiltzaileek. Alabortzatik gora, Talaia bidearen inguruan sortu zen, eta bi mingain izan zituen: Hondarribia aldera joan zena 17:30ak alderako kontrolpean zen; bestea, Donibanekoa, gauez eremutu zuten. Bi fokuak kontrolpean izan ondoren erabat itzali zituzten, ostegunaren eta ostiralaren arteko mugan. Ordutik, zaintza lanean izan dira gau eta goizalde osoan zehar suhiltzaileak mendian; sustoa ere izan da, 04:00ak aldera foku bat berpiztu delako. Hura ere amatatu dute.

Lehenengo lana sua itzaltzea zen. Lurrez eta airez lanean izan ziren larrialdi zerbitzuak atzo arratsalde eta gaurko goizaldearen artean. Orain, kausak eta ondorioak aztertzeko garaia iritsi da. Lehen ondorioa, 30 bat hektarea erre direla, Gipuzkoan azken urteetan izan den suterik handienetakoa izan da Pasaiakoa. Eremu babestua da Jaizkibel, eta balantze sakonagoen zain, litekeena da balio handiko zuhaiztiak eta landareria kiskali izana. Gainera, suak bidea egin zuen eremuetan animaliak izan ohi dira, zaldiak, behiak eta ardiak besteak beste.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarria zuen atzoko gauerdira arte, baso suteen arriskuagatik. Tenperatura epela, eta hego haize bizi-bizia atzokoan. Aztertzeko dago gizakiaren eraginez piztu ote zen atzoko sutea, oraindik ere goizegi baita zerk eta zergatik sortu zuen jakiteko. Baina nabaria dena da Jaizkibelen historian halakoak maiz, maizegi gertatu direla. Oarsoaldeko eta Bidasoko arnasgune natural eta babestu denean sarritan gertatu dira atzokoak bezalakoak.

Egoki, azkar batean erantzun zuten larrialdi zerbitzuek atzokoan. Bidasoko eta Tolosako parkeetako dozenaka suhiltzaile, aldundiko basozainak, Pasaiako Udaltzaingoa, Ertzaintza, Babes Zibila… Atzoko suaren kontrako borrokarako mugiarazi ziren baliabide humanoak asko izan ziren. Pasaiako Udaleko ordezkari eta arduradunek ere zuzen-zuzenean egin zuten ezbeharraren jarraipena. Haiei guztiei esker suaren bidea ez zen handiagoa izan.

Erlazionatutako edukiaJaizkibelgo sutea, erabat kontrolpeanTeo Alberro alkatea: “Sutearen intentsitatea jaisten ari da”Sutea Jaizkibelen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.