Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Heldutasuneranzko bidean baina fresko dator XXXIX. Lesoinu

Lezoko Aste Pedagogiko Musikalaren barruan hamalau ekitaldi egingo dituzte hilaren 29an hasi, eta maiatzaren 11ra arte.

Xanti Espina eta Mikel Arruti, Lesoinuren kartelak eskuan.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/03/24

Gazte izateari uzten ari zaio Lesoinu. Baina ez zaizkio, oraindik, zimurrak nabaritzen. Gaur aurkeztu dute Lezoko XXXIX. Aste Pedagogiko Musikala. Fresko dator aurtengoa, berriz ere musikaren eta musikarien topagunearen izen ofizialean gezurtxo bat dela garbi utzita: ez da aste bateko egitasmoa, hainbat astetakoa baizik. Hilaren 29an hasi (larunbatean) eta maiatzaren 11n bukatuko delako. Lezoko Udalaren, udaleko Kultura Sailaren eta Tomas Garbizu Musika Eskolaren hirukiak eman dio izaera, aurten ere, hamalau ekitaldiz osaturako aroari. Tira, beste gezurtxo bat du jada erreferente den kultur aroaren izen ofizial horrek: ez da soilik musikala, askotariko kultur espresioak ditu jasota barruan. Mikel Arruti alkateak eta Xanti Espina Tomas Garbizuko zuzendariak eman dute 2025eko Lesoinuren berri. Musika, antzerkia, tailerrak, kaleko jarduerak…. Denetik du ia berrogei urtera iritsiko den jaialdi erreferenteak.

Arrutik testuinguru orokorrean kokatu du XXXIX. Lesoinu. Azaldu du garrantzitsua dela Lezorentzat, eta urteen poderioz indartuz joan dela. “Herrian ez ezik, inguruko udalerrietan ere ezaguna da. Gainera, pedagogia eta musika oinarri baditu ere, ez da soilik arlo horietara mugatzen. Ez da soilik ikasleentzat edo irakasleentzat zuzendutako jarduera sorta. Herritar orori dago bideratua. Horren adibide da kontzertu eta ekitaldiak doan direla denak, bat izan ezik”. Lesoinuren barruko emanaldiak saretu dituztenei eskerrak eman dizkie udal agintariak, baita herriko eta herrira etorriko diren artista guztiei ere. Nola ez, herritarrak aro pedagogiko-musikalaren zati aktibo izatera gonbidatu ditu, bai aretoan izango diren emanaldietan, bai eta kalekoetan ere.

Espinak egitarauan jarri du fokua. Lau zutabeko ekintza sorta dela esan du: batetik, musika eskolan bertan egiten diren saioak daude; bestetik, musika eskolako ikasleek herrian zehar egiten dituzten ekitaldiak daude; hirugarrenik, profesional izateko bidean diren talde eta bakarlariak daudela azaldu du; eta azkenik, laugarren zutabea sortzaile profesionalen topagune ere badela zehaztu du.

Eskolan egingo direnen artetik bi nabarmendu ditu Espinak. Batetik apirilaren 4an Ainhoa Portosek emango duen Musikosophia emanaldi bikoitza, haurrentzat eta helduentzat izango dena. Bertan, kontzertu batean gertatzen direnak hobeto ulertzeko argibideak eman ditu Portosek musikaren munduan sakondu nahi dutenentzat, baina bereziki jakin-mina dutenentzat. Bestalde, apirilaren 9ko Aitor Amezagaren tailerra ere goratu du: musikagintzan esperientzia handikoa da Amezaga, Tomas Garbizuko irakasle ere izan  zen, eta hainbat filmetarako, telebistako saiotarako eta bestelakoetarako abestiak eta sintoniak egin ditu; baliabide digitalak nola erabiltzen dituen azalduko du, besteak beste.

Eskolako ikasleen emaria handia izango dela zehaztu du Espinak. Ikastetxeentzako ikasleentzat emanaldiak, ipuin musikatua, txistularien kalejira… Herriko musikari gazteek, beraz, tokia izango dute berriz ere Lesoinun.

Profesional izateko bidean direnen emaria ere jasoko du herriko kultur aroak. Musikeneko ikasleen hiru talde jasoko ditu herriak, bai Gezalan, bai plazan, denek saxofoia izango dutelarik komunean: Oxygen saxofoi laukotea (M. A. Llorente irakaslearekin), Hallos saxofoi laukotea, eta Duovento bikoa (akordeoia eta saxofoia) izango dira Lesoinun.

Azkenik, profesionalak: Hegoak musika ikuskizuna emango dute apirilaren 11n (19:30ean, Gezalan) Garbiñe Insaustik, Iñaki Salvadorrek eta Maider Zapirainek. Lesoinuren ordainpeko emanaldi bakarra izango da hori. Antzerki musikala da, eta Euskal Herriko musikari handien abestiak ditu oinarrian.

Diskoa eta Txinparta
Espinak bi berritasunen berri eman du gaurko aurkezpena baliatuz. Batetik, diskoa plazaratuko duela musika eskolak irailean, piano eta biolin doinuekin. Aurrerago emango dituzte egitasmo horren gaineko xehetasunak, baina eskolako zuzendariak nabarmendu du haien 11. diskoa izango dela. Bertan beste hainbat pieza ere sartu nahi dituztela esan du, Tomas Garbizuren konposizioenak.

Bestalde, Txinparta abesbatza berpiztuko bidean direla adierazi du. Herrian bada abesbatza bat musika eskolaren jardunera lotuta: Sutargi. Helduena da. Baina garai batean gazteenen abesbatza ere izan zen, Txinparta izenekoa, eta hura berriz ere osatu nahi dute. Maiatzaren 11ko Kontari Landarbasoren kontzertua bide horretan inspiratzaile izan daitekeela kontatu du Espinak.

XXXIX. Lesoinu. Egitaraua.

Hilak 29, larunbata

  • 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Oxygen saxofoi laukotea eta M. A. Llorente

Apirilak 4, ostirala

  • 17:15ean, Gezala Auditoriumean, Ostomila txotxongilo taldearen Txotxongiloak ikuskizuna.
  • 17:00etan (haurrentzat) eta 18:30ean (helduentzat), Musikosophia saioa Ainhoa Pintosekin.

Apirilak 5, larunbata

  • 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Usansoloko (Bizkaia) Orfeoia eta Sutargi abesbatza.

Apirilak 6, igandea

  • 11:00etan, Lezotik zehar, Tomas Garbizuko txistularien kalejira
  • 13:00etan, Gurutze Santuaren plazan, Hallos saxofoi laukotea.

Apirilak 8, asteartea

  • 10:30ean, Gezala Auditoriumean, ikastetxetako ikasleentzat kontzertua Tomas Garbizuko ikasleen eskutik.

Apirilak 9, asteazkena

  • 19:00etan, Tomas Garbizu Musika Eskolan, Aitor Amezagarekin Musika eta zinema jarduera.

Apirilak 10, osteguna

  • 10:30ean, Gezala Auditoriumean, ikastetxetako ikasleentzat kontzertua Tomas Garbizuko ikasleen eskutik.

Apirilak 11, ostirala

  • 10:30ean, Gezala Auditoriumean, herriko ikasleentzat ipuin musikala Tomas Garbizuko ikasleen eskutik.
  • 19:30ean, Gezala Auditoriumean, G Insausti, I. Salvador eta M. Zapirainen Hegoak antzerki musikala. 8 euro.

Apirilak 12, larunbata

  • 12:30ean, Aiton Bordatik hasita, kantu jira.

Maiatzak 11, igandea

  • 12:30ean, Gezala Auditoriumean, Kontari Landarbaso abesbatza.
  • 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Duovento Enseble bikoaren kontzertua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.