Lezoko Aste Pedagogiko Musikalaren barruan hamalau ekitaldi egingo dituzte hilaren 29an hasi, eta maiatzaren 11ra arte.
Kaliforniako Unibertsitateak eta The Packard Umanities Institute-ek 1936ko estatu kolpearen ondorengo irudiak digitalizatu ditu; Oiartzun ageri da zenbaitetan.
Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko Oarsoaldeko lau udalek eta Oarsoaldeko Euskara Batzordeak martxan duen iniziatibaren ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur.
'Etorkizuna birziklatzen' kanpaina hirugarren fasean sartu da gaur, udalak sei hiri garbigune jarri baititu udalerriko hainbat puntutan, egunero erabilgarri izango direnak.
Egiluze ikastetxeak familia lasterketaren bosgarren ekitaldia egingo du apirilaren 5ean. Ibilbidea, 3,5 kilometrokoa izango da eta helburua ez da azkarrena izatea, bakoitza bere erritmora aritzea baizik, kirolarekin gozatuz.
Gai zerrenda luzea izango dute etziko saioan. Tartean, udal barruko I. berdintasun plana edota etxebizitza tasatuak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa aztertuko dituzte.
Futbolean, porrota Pasaiak. Areto futbolean, garaipena Doniparik eta porrota Antxok. Eskubaloian, garaipen eta porrot bana.
Larraitz Etxebeste eta Hodei Lujanbio oiartzuarrak laugarren izan ziren emakumeetan eta gizonetan hurrenez hurren.
Gaur (astelehena) energia txirotasunaren gaineko saioa egingo dute, 18:00etan hasita, Kultura Aretoan.