Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Gorputza eta hizkuntza mugitzera deitu dute

Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko Oarsoaldeko lau udalek eta Oarsoaldeko Euskara Batzordeak martxan duen iniziatibaren ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur.

Ignacio Rodriguez, Aiako Harria Gaztelumendi, Laura Re, Leire Mazizior, Iker Salaberria eta Maika Martin.
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/03/24

Gorputza landu bitartean euskara indartzea. Hori da Oarsoaldeko Euskara Batzordeak merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko  programaren barruan aurten egin duen proposamena.

Duela 28 urte Oarsoaldeko lau udalek eta Oarsoaldeko Euskara Batzordeak euskarak ahozko zein idatzizko presentzia handiagoa izan zezan  iniziatiba jarri zuten martxan. Hori horrela, doako zerbitzua eskaintzen die saltokiei: itzulpenak, maketazioa, hizkuntza paisaia euskalduntzeko euskarriak, eta aholkularitza teknikoa, besteak beste. Urte hauetan guztietan merkataritza sektore ezberdinekin egin dute lanketa, eta aurten, gimnasioak eta oro har gorputza zaintzeko establezimenduak jarri dituzte erdi-erdian.

Errenteria Crosffit gimnasioan egin duten agerraldian eman dituzte xehetasun guztiak Leire Mazizior, Aiako Harria Gaztelumendi, Iker Salaberria eta Laura Re, Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Pasaiako euskara zinegotziek hurrenez hurren, eta Ignacio Rodriguez Errenteria Crossfiteko arduradunak eta Maika Martin Errenkoaldeko presidenteak.

Euskara merkataritzan eta ostalaritzan zabaltzeko urte osoan antolatzen dituztela lau udalek ekintzak azaldu du Maziziorrek, “urtero gremio zehatz batekin egiten dugu lanketa hori eta aurten gimnasioak dira”.

Gaztelumendik azaldu du ondoren zein ekintza zehatz antolatu dituzten iniziatibaren barruan. Hala, bat egin duten establezimendu guztiei jendaurrean dituzten idatzi eta oharrak euskaraz jartzen lagunduko dietela azaldu du oiartzuarrak, “gimnasioetako hiztegitxoa ere banatuko zaie”. Maiatza bukaera eta ekina hasiera artean, berriz,  giza gorputzeko atalak euskaraz nola esaten diren erakusten duen afixa banatuko diete sektoreko establezimenduei: “Azkenik, azaroaren 3tik 17ra gimnasioetan euskaraz egiten duten erabiltzaileei banatzeko ur botila tolesgarri sorta bana emango zaie parte hartzen duten establezimenduei. Botila horiek aurtengo leloa eramango dute idatzia”.

Salaberriak ere hartu du hitza. berak azaldu du, otsailetik hilaren 21era arte udaleko teknikariak sektoreko establezimenduekin hitz egin dutela banan bana, “asmoak azaltzeko, eta Mugitu gorputza, indartu hizkuntza! leloa duen iniziatiban parte har dezaten animatzeko”. Oraindik iniziatibarekin bat egin ez baina interesa duen soinketa establezimendutik balego dagokion herriko udal teknikariarekin hitz egin beharko duela bat egiteko esan du lezoarrak. Datu bat ere eman du, bat egin duten lau udalerrietako establezimendu kopurua: “34 dira parte hartzeko interesa adierazi duten establezimenduak”. Hizkuntza paisaiak duen garrantzia nabarmen-nabarmen jarri du Salaberriak: “Gure aldetik adierazi nahiko genuke hizkuntza paisaiak duen garrantzia. Izan ere edozein lekutan sartzen garenean ikusten ditugun kartelek, idatziek eta jendeari ematen diogun informazio horrek adierazten duelako hizkuntzak duen garrantzia, eta bertan ematen zaion trataera ere. Euskara ikusaraztea garrantzitsua da hortaz, eta euskaraz ikusten baditugu gauzak, sartzen garenean errazago egingo dugu guk geuk euskaraz ere eta horrek  balio handia du guretzat”.

Saltokietako arduradunei, kasu honetan gimnasioetakoei, deia Martinek, “bat egin dezaten, euskara aintzat hartu eta dagokion mailan jar dezaten”. Gogorarazi du halaber, lau udalek laguntza eskaintzen dutela euskara sustatzeko iniziatiba horren barruan, “kontuan hartu eta baliatu”. Antolatutakoetan parte hartzeko deia gimnasioetako arduradunei, zein horien erabiltzaileei.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.