Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Jarraipen zabala izaten ari da hezkuntza publikoko irakasleen greba

Pasaiako, Lezoko, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako hezkuntza publikoko irakasleak greban dira. HITZAk horren eraginaren datuak jaso ditu.

Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelena Institutuko irakasleek goizean egin dute elkarretaratzea.Grebalariek bidalitako irudia
Urko Etxebeste Petrirena
Oarsoaldea
2025/03/25

Gaur, bihar eta etzi greba egunak dituzte hezkuntza publikoko ikastetxeetako irakasleek. Sindikatuek eta Jaurlaritzak atzo eta gaurko goizaldea artean egindako negoziazioek emaitzarik izan ez, eta greba egunak mantendu dituzte sindikatuek. Apirilaren 1 eta 2rako ere deitu dituzte borrokaldirako egunak. Oarsoaldeko ikastetxeei dagokienez, jarraipen zabala izaten ari da Steilas, LAB eta ELA eta CCOO sindikatuek deitutako mobilizazio aroa. 27.000 irakasle inguru daude grebara deituta Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, tartean Oarsoaldeko ikastetxeetakoak.

Sindikatuek uste dute badutela grebarako motiborik. Izan ere, irakasleen egungo lan hitzarmena 2010ekoa da; hots, hamabost urte daramatzate itun berarekin. Langileen ordezkariek ikusten dute zer hobetua: besteak beste, lan zamak arintzeko neurri zehatzak adostea, erretiroa hartzeko baldintzak hobetzea, galdutako erosahalmena berreskuratzea, eta enplegu publikoa bermatu eta lanpostuak egonkortzea.

Oarsoaldeko jarraipenari dagokion datuen bilketa egin du HITZAk. Beheko koadroan tokian tokiko grebaren jarraipena. Ikastetxeetako langileen batzordeek, zuzendaritzek zein sindikatuek hedabide honetara bidal ditzakete grebaren jarraipenaren datu eguneratuak, zein egindako mobilizazioen irudiak. Horretarako HITZAren posta helbidea eta Whatsapp mezuak (678 687 125) balia ditzakete.

Pasaia

  • Karmengo Ama Ikastexea: %67.

Lezo

  • Lezo Institutua: %85.
  • Lezo Herri Eskola: %80.

Oiartzun

  • Elizalde Herri Eskola: %95 inguru.
  • Elizalde Institutua: %50.

Errenteria-Orereta

  • Koldo Mitxelena Institutua: %55,42
  • Koldo Mitxelena Ikastetxea: %86
  • Bizarain Ikastola: %38.
  • Bizarain Institutua: %59.
  • Cristobal Gamon Ikastetxea: %70 inguru.
  • Don Bosco Lanbide Heziketa Ikastetxea: %35,12.

Cristobal Gamon ikastetxeko eta Don Bosco Lanbide Heziketa Zentroko irakasleen elkarretaratze bateratua, Errenteria-Oreretan. Irudia: grebalariek bidalitakoa.

Erlazionatutako edukiaHiru eguneko greba hasi dute hezkuntza publikoko irakasleek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.