Aurten 'Breaker' fanzinearen 40. urteurrena bete da, eta fanzine hori eta Breaker Fest heavy metal jaialdia Antxora itzuliko dira.
Urmendi haur eskola, Mendibil eta Tolarieta arteko eremuan garatuko dute gune berria, eta proiektua lantzeko bi saio egingo dituzte. Lehena hilaren 31n izango da.
Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatu dituzte Madalensoron. Txomin Nazabal eta Andoni Zabala nagusien mailan gailendu dira.
Pasaiako, Lezoko, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako hezkuntza publikoko irakasleak greban dira. HITZAk horren eraginaren datuak jaso ditu.
Lehen Mailako Eskuz Binakako Seniorren txapela jantzi du EPLEko bikoteak, larunbatean Alegian jokatutako finalean 15-22 irabazita.
Sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak ez dute akordiorik lortu, beraz, gaur eta etzi arteko greba deialdiak mantendu dira.
Herrialde Katalanetako zenbait dantza taldek hartuko dute parte Oiartzungo Dantzari Egunean. Gure Eskuk, udalak eta Olarrik antolatu dute.
Hilaren 29an liburutegiko eraldaketa prozesuaren bigarren saio parte hartzailea egingo dute. 10:00etan izango da, liburutegiko ikasle gelan.
Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa Kultur Elkarteak Udaberri Festa egingo dute apirilaren 5ean. Eragileek egun osoko programazioa ondu dute udaberriari ongietorria emateko.
Materrek hitzordu bikoitza proposatu du aste honetarako. Ostegunean arrain lonjara egingo dute bisita, eta igandean hileroko itsas hondakin bilketa egingo dute Alabortza senadian.
Gure Haurrak Ere Badira egitasmoak deituta, kontzentrazioak egin zituzten atzo Palestinarekiko elkartasunean eta haur palestinarren defentsan.