Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Breaker' fanzinea goratuko dute maiatzaren 8tik 10era

Aurten 'Breaker' fanzinearen 40. urteurrena bete da, eta fanzine hori eta Breaker Fest heavy metal jaialdia Antxora itzuliko dira.

Mikel Del Val
Pasaia
2025/03/25

Aurten 40 urte bete dira Antxoko Erakin liburu dendan Breaker fanzinearen lehen alea salgai jarri zenetik. Breaker Juan Mari Serrano eta Iko Olearen ekimenez jaio zen 1985eko urtarrilean, Antxon, eta kolaboratzaile mordoa izan zituzten. Sustatzaileek jakinarazi dute heavy metala gustatzen zitzaiela, eta beren helburua zela musika mota hori ezagutaraztea, talde horiek ez zutelako laguntza handirik eta haientzat zaila zelako publikora iristea.

Breaker lau hilabeteroko tirada zuen fanzinea zen, eta hamargarren zenbakian fanzinearen 400 kopia sortu zituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Bitarte horretan, baina, istripu larri bat gertatu zen, eta fanzinearen kolaboratzaile ziren Iñigo Anatol eta Joxi Lanzas zendu egin ziren, Buenavista parean tren batek harrapatuta. Gertaera horren ondoren, haiek nola gogoratu pentsatzen hasi ziren fanzinearen sustatzaileak, eta Antxoko Heavy Jaialdia antolatzen hasi ziren. 10 urtez egin zuten heavy metala ardatz zuen jaialdia, Antxoko zezen plazan, sanferminetan.

Lau hamarkadaren ondoren, Breaker fanzinea goratuko dute Antxon. Horretarako, azken agur jaialdi bat egingo da maiatzaren 8tik 10era bitartean, hildako bi kide horiek omentzeko. Iker Olea antolatzaileak topaketa “hunkigarria” izatea espero du: “Ekitaldiko musika kartela osatzen duten talde guztiak ez daude ausaz aukeratuta, 1986tik 1996ra bitartean jaialdian parte hartu zuten taldeak baitira. Aurtengo ekitaldia edizioz edizio osatzea lortu genuen familia berriro biltzeko modu bat da”.

Antxokoa fanzineen munduan “bitxia” zela aitortu du, harro, Juan Mari Serrano antolatzaileak, ez baitzen ohikoa soilik heavy metalari begirako aleak argitaratzea. Ohikoenak euskal rock erradikala edo punka ardatz zituzten fanzineak zirela gogorarazi du Serranok: “Hori da ondare hori oroitzeko beste arrazoietako bat. Estatuko musika bildumagile askok gure fanzinearen aleak gordetzen edo erosten dituzte oraindik, generoaren barruan ekimena ezohikoa delako”.

Mikel Garcia Antxoko alkateordeak balioan jarri du Breaker fanzineari gorazarre egitea: “Udaletik oso egitasmo interesgarria dela baloratzen dugu, iraganeko oroitzapen politak ekarriko dizkiguna eta egungo belaunaldiei Antxon izan genuen tradizio ugarietako bat erakutsiko diena. Aitor Brion Ondareko eta Kultur zinegotzia Garciaren ildotik mintzatu da: “Berezia izango da Antxon genero musikal hau berriro entzutea. Ez dago modu hoberik bere garaian izan ez zuen jaialdiari bukaera emateko”.

Heavy metal jaialdia hiru egunetan banatuko da, maiatzaren 8tik 10era bitartean. Egun horietan erakusketak, hitzaldiak eta Breaker Fest jaialdia jasoko ditu Antxok. Breaker Festen barruan, oholtzara hiru heavy metal talde igoko dira. Sustatzaileek herritar guztiak animatu dituzte jaialdian parte hartzera eta heavy metal musikaz gozatzera. Jarduera guztiak doakoak dira.

Breaker fanzinearen jaialdia

Maiatzak 8, osteguna:

  • Hitzaldia: 40 urte agertokien gainean.
  • Ordua: 19:00etan.
  • Lekua: Antxoko Kultur Etxea.
  • Parte hartzaileak: Mikel Kazalis (Estigia, Negu Gorriak, Kuraia eta Anestesia), Felix Lasa (Leize) eta Gonzalo Ibañez (La Perrera Nuevo Catecismo Católico).

Maiatzak 10, larunbata:

  • Breaker Fest heavy metal jaialdia.
  • Ordua: 20:00etan.
  • Lekua: Biteri plaza.
  • Taldeak: Kalean (Lasarte), Leize (Zestoa) eta Anestesia (Zarautz).

Maiatzaren 8tik 10era:

  • Erakusketa: Breaker fanzinearen historia eta oroitzapenak.
  • Ordutegia: Ostegun eta ostiralean, 18:00etatik 21:00etara. Larunbatean, 17:00etatik 19:00etara.
  • Lekua: Antxoko Kultur Etxea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.