Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Udaberriari ongietorria emango diote Meipin

Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa Kultur Elkarteak Udaberri Festa egingo dute apirilaren 5ean. Eragileek egun osoko programazioa ondu dute udaberriari ongietorria emateko.

Argazkia: Meipiko Jai Batzordea.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/03/25

Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa Kultur Elkarteak Udaberri Festa egingo dute apirilaren 5ean (larunbata), loreen itzulera ospatzeko. Sanjuandarrek festa giroan emango diote ongietorria udaberriari, eta eragileek egun osoko programazioa ondu dute.

Egun handia apirilaren 5ekoa bada ere, jarduerak apirilaren 4an (ostirala) hasiko dira, Meipiko II. Futbolin Txapelketa hasiko baita Meipi tabernan. Ostiralean kanporaketa fasea jokatuko da, 19:00etatik aurrera, eta larunbaterako utziko dituzte finalerdiak eta finala. Izen emateak Meipi tabernan egin behar dira, apirilaren 3a baino lehen, eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Irabazleek sariak izango dituztela aurreratu dute antolatzaileek.

Larunbatean, sanjuandarrak goizetik murgilduko dira festa giroan. 11:30ean, haurrek eskulanak egingo dituzte, Meipiko plazan. Ondoren, 13:00etan, Meipiko II. Futbolin Txapelketaren azken fasea jokatuko da Meipi tabernan. Futbolin partidak jokatuta, sabelak betetzeko unea iritsiko zaie sanjuandarrei, 14:30ean bazkari herrikoia egingo baitute karpan. Helduen menuak 15 euroko prezioa du, eta honakoak dastatuko dituzte: zizka-mizkak, oilasko errea, postrea, kafea, ogia eta edaria. Haurren menuak, aldiz, 5 euroko kostua du, eta honakoak jango dituzte: makarroiak, postrea, ogia eta edaria. Bazkariko tiketak Irune, Juantxo, Meipi, Pari Berri eta Patxiku tabernetan eskura daitezke, apirilaren 1a baino lehen. Bazkariaren ondoren, bingoa egingo dute.

Sabelak bete ondoren, programazioak jarraipena izango du arratsaldean. 18:00etan, Kiler 18 txarangak dantzan jarriko ditu sanjuandarrak. Eguna bukatzeko, DJ batek Meipiko plaza girotuko du.

Udaberri Festaren egitaraua

Apirilak 4, ostirala:

  • 19:00: Meipiko II. Futbolin Txapelketaren kanporaketa fasea, Meipi tabernan.

Apirilak 5, larunbata:

  • 11:30: Haurrentzako eskulanak, Meipiko plazan.
  • 13:00: Meipiko II. Futbolin Txapelketaren finalerdiak eta finala, Meipi tabernan.
  • 14:30: Bazkari herrikoia, karpan. Ondoren, bingoa.
  • 18:00: Kiler 18 txaranga.
  • Ondoren: DJa txosnetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.