Urmeneta eta Odriozola Udaberri txapelketaren irabazleak
Lehen Mailako Eskuz Binakako Seniorren txapela jantzi du EPLEko bikoteak, larunbatean Alegian jokatutako finalean 15-22 irabazita.

Bikaina izan da asteburua EPLEko pilotarientzat. Udaberri txapleketan garaipena eskuratu dute Lehen Mailako Eskuz Binakako Seniorretan Errenteria-Oreretako klubeko Urmeneta eta Odriozolak. Larunbatean jokatu zuen finala bikoteak Alegiko frontoian, eta 15-22 irabazi zuten partida EPLEkoek Abantzuko bikotearen aurka. Txapelketa paregabea jokatu dute Urmenetak eta Odriozolak ligaxka fasean partida bakarra galduta; gainontzeko guztiak garaipenak izan dira EPLEkoentzat.
Federazioen arteko Grabni txapelketan bestelako emaitzak izan dituzte EPLE klubeko pilotariek. Bigarren jardunaldian Bizkaia izan dute arerio, tokiko gisa jokatuta. Eskuz Binakako Trinketeko Seniorren kategorian ez zuen lortu irabazterik Tabernak Gurutzealderen aurka; 40-24ko markagailuarekin bukatu zuten partida. Trinketeko Eskuz Binakako 22 urtez azpiko kategorian lortu zuten garaipena. EPLEko Sorondok Manterolarekin egin zuen bikoa partidarako, eta 27-40 irabazi.
EPLEko Yorel Brosarekin aritu zen, baina ez zuten lortu Larruzko Paleta Nagusietan aurkariak mendean hartzea, eta 35-25 galdu zuten.
Bisitari gisa ariko da datorren asteburuan ere Gipuzkoa, honakoan Iparraldeko selekzioaren aurka.
Bestalde, ez da datorren asteburuan Fanderian lehiaketa federaturik izango; apirilaren 5etik aurrera hasiko da berriro, lau terdiko Gipuzkoako Txapelketarekin. Errendimenduko binakako Udaberri txapelketak etre orduan hasiko ditu partidak, eta hortik gutxira hasiko da ere Paleta eta Pala Motzeko Herriarteko Txapleketa. Errenteriak 34. hartuko du parte azken txapelketa horretan, eta titulua defendatuko du.