Antxo eta Oiartzun, areto futboleko Euskal Koparen bila
Asteburuan areto futboleko Euskal Kopako finalerdiak eta finala jokatuko dira Usansolon eta Galdakaon. Finalerdiak bihar izango dira, eta finala, igandean, 18:30ean.

Asteburuan areto futboleko Euskal Kopako finalerdiak eta finala jokatuko dira Usansolon eta Galdakaon (Bizkaia). Txapelketa horren azken fasean eskualdeko bi talde arituko dira Euskal Kopa helburu: Antxo eta Oiartzun.
Finalerdiak larunbatean (hilak 29) jokatuko dira Usansoloko Unkina kiroldegian. Lehen finalerdia Oiartzunek eta Bilboko Otxartabe taldeak jokatuko dute, 17:00etan. Bigarrenean, aldiz, Antxo arituko da, Gasteizko Beti Araba taldearen aurka, 19:30ean.
Finala igandean (hilak 30) jokatuko da Galdakaoko Urreta kiroldegian, 18:30ean, eta zuzenean ikusi ahal izango da Euskadiko Futbol Federazioaren Youtubeko kanalean. Ea eskualdeko bi taldeak final horretara iristen diren eta Euskal Kopa Oarsoaldera etortzen den.