Pasaiako Udalak herritarrei eskatu die zain dezatela eremu hori. 15.253 euroko inbertsioa egingo dute bertan
Pasaiako Udalak etxez etxeko zerbitzurako lehiaketaren plegua argitaratuko duelako, haserre dira langileak. Mobilizazioekin jarraituko dute.
Liburu aurkezpena Gaztañoko auzo elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan kokatuta dago.
Apirilaren 3an, ostegunarekin, izango da 17:00etan hasita Torrekua eraikineko hirugarren solairuan.
Araudia astearteko osoko bilkuran atera zen aurrera, udal gobernuaren aldeko bozkekin. Araudia GAOn publikatu eta hurrengo egunera sartuko da indarrean, fasekako aplikazioarekin.
COVID iraunkorra duten Begoña Etxeberria, Idoia Mujika eta Amaia Azarolarekin izan da HITZA, astekari honetako erreportaje nagusirako. Hona, bideoan, biharkoaren aurrerapen bat.
Kazetaritza feministan aditua da Gorosarri, albisteen kalitatean eta fotokazetaritzan.
Lanbarren industrialdean dago instalazio berria, eta 10.000 metro koadro baino gehiagoko lur saila eta hamabost karga-kai ditu.
Elkarretaratzeak egiten ari dira langileak ikastetxeen atarietan. Akordiorik ezean, apirilaren 1 eta 2an ere greba egingo dute irakasleek.
Apirilaren 12an izango da ekitaldia, Juanba Berasategi Aretoan. Egunean zehar Pagoako erakusketa izango da, eta 8 Dj ariko dira.
Merkatuzarren izango da, 17:00etatik 21:00etara, eta hitzordua hartu beharko da aurretik.
Apirilean izango da kanpusa, eta bi astetan banatuko dira saioak: lehen astea 14tik 16ra izango da, eta bigarrena, berriz, 22tik 25era.
Illunbe Abesbatzak eta Donostiako Helduen Abesbatzak kontzertua eskainiko dute astelehenean Karmengo Amaren parrokian, 20:00etan.
Lezo-Ulia-Donostia bidea egiteko txangoa antolatu du Xoxolur Mendi Klubak apirilaren 6rako. Eguraldiak utziko balu, Zurriolan bainatzeko aukera legoke.
Santiago plazak 'Negua joan da ta' eguna jasoko du larunbatean. Ekitaldiek trafiko aldaketak eragingo dituzte barrutian.
Bakoitzak bere liburua eraman eta elkarrekin irakurtzeko tartea izango dute jardueran. Amaieran mokadutxoa egingo dute.
Euskaraldia gaitzat, azal lehiaketa antolatu du OARSO BIDASOKO HITZAk. HITZAk emandako txantiloia erabiliz egin behar dira marrazkiak.
Asteburuan areto futboleko Euskal Kopako finalerdiak eta finala jokatuko dira Usansolon eta Galdakaon. Finalerdiak bihar izango dira, eta finala, igandean, 18:30ean.
Jarduketak bihar hasiko dira, eta eremua itxita egongo da gaurko 15:00etatik asteleheneko azken ordura arte. Portu eremuko lonjaraino doan aparkalekua eskuragarri izango da, eta Gudari plaza pareko barrera ere irekiko da.