Irakurketa festa herrikoia egingo dute bihar Kontzejupe plazan

Bakoitzak bere liburua eraman eta elkarrekin irakurtzeko tartea izango dute jardueran. Amaieran mokadutxoa egingo dute.

1545 argitaletxeak, Abaraxkak, Biok-ek eta Oreak antolatuta, irakurketa festa herrikoia egingo dute bihar –hilak 28– Kontzejupe plazan. Arratsaldeko seietan hasiko dira irakurtzen hala nahi dutenek, eta 18:45ean irakurritakoa partekatuko dute.

Jarduerari amaiera emateko, mokadutxoa egingo dute 19:00etan Biok eta Orearen eskutik.

Antolatzaileek jakinarazi dute bakoitzak bere liburua eraman behar badu ere, bertan adin guztietarako irakurgaiak egongo direla.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.