#fedifesta antolatu dute, Fedibertsoa gertutik ezagutzeko

Apirilaren 3an, ostegunarekin, izango da 17:00etan hasita Torrekua eraikineko hirugarren solairuan.

Torrekua teknologia libreen talaia gisa ateak zabaldu zitueneko ekitaldiko argazkia.

Fedibertsoaren gaineko jardunaldia antolatu du TEKSek apirilaren 3rako, osteguna. Torrekuan izango da  Udaberriko #fedifesta, hirugarren solairuan, 17:00etatik 19:00etara.

Torrekua Fedibertsoaren parte dela azaldu dute antolatzaileek, “informazioa modu garden eta zuzenago batean partekatzeko”. sare sozial korporatiboen alternatiba etikoa eta deszentralizatua dela ere azaldu du TEKSek, “eta erabiltzaileek kontrol handiagoa dute”.

Beñat Irasuegi adituak emango ditu Fedibertsoaren gaineko azalpenak.

Apirilaren 3koa, bestelako jardunaldien artetik lehena dela Fedibertsoaren inguruan ere jakinarazi dute antolatzaileek, “hura sustatzeko ekimenak antolatuko ditugu, jendeari bere abantailak ezagutarazteko eta komunikazio bidezkoago bat bultzatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.