Feminismoaren egungo erronkak aztergai, Maria Gorosarrirekin

Kazetaritza feministan aditua da Gorosarri, albisteen kalitatean eta fotokazetaritzan.

Maria Gorosarri Gonzalez ikerlari eta irakaslea.Tokikom

Feminismoaren hutsaltzearen gaineko hitzaldia antolatu du Emakumeen Etxeak  apirileko programazioaren barruan. Hizlaria, Maria Gorosarri Gonzalez ikertzailea eta EHUko irakaslea izango da, eta saioa, apirilaren 3an izango da, osteguna, 18:00etan hasita.

Kazetaritza feministan aditua da Gorosarri, baita albisteen kalitatean eta fotokazetaritzan. Hainbat ikerketa artikulu idatzi ditu, hedabideen sesixmoa agerian utziz, besteak beste, “ustezkokeriak” neurtuz. Contra la banalizacion del feminismo liburuaren egilea, eta memoria historikoa  ikuspuntu feministatik lantzen duten hainbat lan ere idatzi ditu ikerlariak.

Feminismoaren hutsaltzea izango du hizpide osteguneko hitzaldi horretan, abian ez hori bakarrik, feminismoak egun dituen erronkak ere hausnarketagai izango dituzte bertaratzen direnek, aintzat hartuta azken urteetan masa identitate bilakatu dela. Kontraeraso patriarkal betean, ikerlariak defendatzen du ezin dela konpromiso kolektiboa saihestu, ustezko askatasun indibidual baten mesedetan.

Hitzaldiaren ostean eztabaidarako tartea zabalduko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.