Koldo Fernandez OKE udaberriko kanpusean eman daiteke izena

Apirilean izango da kanpusa, eta bi astetan banatuko dira saioak: lehen astea 14tik 16ra izango da, eta bigarrena, berriz, 22tik 25era.

Oiartzun Kirol Elkarteak Koldo Fernandez Udaberriko kanpusak antolatu ditu apirilerako, eta dagoeneko izena eman daiteke horietan.

Zortzi urtetik hamalau urte arteko haurrentzat dira kanpusak, eta hiru multzotan banatu dituzte: benjaminak (8-10 urte), alebinak (10-12 urte) eta infantilak (12-14 urte).

Lehen asteko saioak apirilaren 14, 15 eta 16an izango dira, eta bigarren astekoak, berriz, 22, 23, 24 eta 25ean.

Lehen astearen prezioa 60 euro da; bigarren astearena 70 euro, eta bi asteena 110 euro.

Futbol saio horietan izena emateko email bat idatzi, 628 51 91 23 edo 609 50 21 89 zenbakietara deitu edo formulario hau bete behar da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.