Feminismoaren egungo erronkak aztergai, Maria Gorosarrirekin
Kazetaritza feministan aditua da Gorosarri, albisteen kalitatean eta fotokazetaritzan.

Feminismoaren hutsaltzearen gaineko hitzaldia antolatu du Emakumeen Etxeak apirileko programazioaren barruan. Hizlaria, Maria Gorosarri Gonzalez ikertzailea eta EHUko irakaslea izango da, eta saioa, apirilaren 3an izango da, osteguna, 18:00etan hasita.
Kazetaritza feministan aditua da Gorosarri, baita albisteen kalitatean eta fotokazetaritzan. Hainbat ikerketa artikulu idatzi ditu, hedabideen sesixmoa agerian utziz, besteak beste, “ustezkokeriak” neurtuz. Contra la banalizacion del feminismo liburuaren egilea, eta memoria historikoa ikuspuntu feministatik lantzen duten hainbat lan ere idatzi ditu ikerlariak.
Feminismoaren hutsaltzea izango du hizpide osteguneko hitzaldi horretan, abian ez hori bakarrik, feminismoak egun dituen erronkak ere hausnarketagai izango dituzte bertaratzen direnek, aintzat hartuta azken urteetan masa identitate bilakatu dela. Kontraeraso patriarkal betean, ikerlariak defendatzen du ezin dela konpromiso kolektiboa saihestu, ustezko askatasun indibidual baten mesedetan.
Hitzaldiaren ostean eztabaidarako tartea zabalduko dute.