Galtzarabordako igerilekua itxita izango da larunbat goizean
Programatutako igeriketa ikastaroak, Fanderiako igerilekura lekualdatuko dituzte.
Galtzarabordako igerilekua itxita izango da larunbat goizetik eguerdira arte. izan ere, igeriketa lehiaketa egingo dute bertan, eta ezingo da, beraz, erabili 13:00ak arte. Galtzarabordako igerilekuan programatuta dauden igeriketa ikastaroak Fanderiakora lekualdatuko dituzte, ordutegia mantenduta, haurtxoen ikastaroak izan ezik, horiek ohiko ordutegi eta lekuan mantenduko dituzte.
Gainontzeko instalazioa zabalik izango da ohiko ordutegian. Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal iznago dute egun osoan.
