Hospitalilloko aparkalekua asfaltatuko dute
Jarduketak bihar hasiko dira, eta eremua itxita egongo da gaurko 15:00etatik asteleheneko azken ordura arte. Portu eremuko lonjaraino doan aparkalekua eskuragarri izango da, eta Gudari plaza pareko barrera ere irekiko da.

Bihar (hilak 28) asfaltatze lanak egingo dituzte Trintxerpeko Hospitalilloko aparkalekuan. Zehazki, gune horretako zoladura hobetu eta aparkalekuak margotuko dira. Lan horiek egikaritzeko, aparkalekuaren zati bat itxiko da gaurko (osteguna) 15:00etatik asteleheneko (hilak 31) azken ordura arte, betiere eguraldiak laguntzen badu.
Jarduketek irauten duten bitartean, portu eremuko lonjaraino doan aparkalekua erabilgarri izango da, eta Gudari plaza pareko barrerak irekiko dituzte gaurko 15:00etatik aurrera. Gune hori asteleheneko azken ordura arte egongo da erabilgarri. Eguraldia dela eta azken orduko aldaketarik egongo balitz, udalak ohiko kanaletatik jakinaraziko duela adierazi du.
Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak portu espazioen mantenurako sinatutako hitzarmenaren baitan egingo dira Hospitalilloko jarduketak, eta 44.000 euro inguru bideratuko dira bertara.