Larunbatean, trafiko aldaketak Donibanen
Santiago plazak 'Negua joan da ta' eguna jasoko du larunbatean. Ekitaldiek trafiko aldaketak eragingo dituzte barrutian.

Negua joan da, eta udaberria hemen da jada. Urtaro aldaketa aprobetxatuz, Negua joan da ta eguna ospatuko dute larunbatean (hilak 29) Donibaneko Santiago plazan. Negua agurtu eta udaberriari ongietorria emateko, egun osoko programazioa ondu du Erreka gazte taldeak, Bixi-Bixirekin eta Pasaiako Udalarekin elkarlanean.
Antolatutako ekitaldiek trafiko aldaketak eragingo dituzte barrutian. Bazkari autogestionatua eta Zatekeen taldearen erromeria Santiago plazan izango direnez, plaza ibilgailurik gabe egon beharko da egun osoan zehar. Horrez gain, Donibane kaleko trafikoa itxita egongo da, 12:00etatik aurrera.
- 14:30: Bazkari autogestionatua.
- 16:30: Bingoa eta pisu lehiaketa.
- 18:30: Zatekeen erromeria.
- 21:30: Etxeko mu