Odola ematera deitu dute asteartean
Merkatuzarren izango da, 17:00etatik 21:00etara, eta hitzordua hartu beharko da aurretik.

Aukerak sortzen dinamikak odola emateko saioa antolatu du datorren astearterako. Merkatuzarren egingo dute, 17:00etatik 21:00etera, eta parte hartzeko txanda hartu behar da aurretik 688 76 53 98 telefono zenbakian whatsapp bidez.
Odola ematera deitu dute, eta ezinbesteko keinu solidarioa dela gaineratu, “odola emanez bizia ematen baita”.