Hiru talde berri Irakurketa Erraza programan
Hilabete honetan bertan, gazteei zuzendutako taldea abiatuko du, "euskaraz modu dinamiko eta atseginean irakurtzeko".

Hiru talde berri izango ditu Irakurketa Erraza programak aurrerantzean. Hala jakinarazi du udal bibliotekak. Hilabete honetan bertan, gazteei zuzendutako taldea abiatuko du, “euskaraz modu dinamiko eta atseginean irakurtzeko”. 12 eta 14 urte arteko gazteei begirakoa da talde hori.
Bigarren berritasuna maiatzean helduko da. Orduan jarriko du martxan bibliotekak pertsona migranteei begirako taldea, irakurketa ez ezik, gaztelania ere indartzeko.
Otsailetik, berriz, 60 urtetik gorako pertsonei begirako talde berria da martxan, Aldakoeneako bibliotekan.
Irakurketa jendartera zabaltzea du helburu programak, horretarako liburuen edukiak egokituta. Hori horrela, irakurketa eta alfabetizazioa demokratizatu egiten direla zehaztu dute antolatzaileek. Parte hartzaileek taldean irakurtzen dituzte liburuak, ahots altuan, eta hainbat gaiez hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera ere ematen du.
Irakurketya Errazaren lan lerroa 2023. urtean finkatuz en, eta udal bibliotekak antolatzen dituen taldeez gain, herriko hainbat talderi ematen zaie zerbitzua liburu sorta eskura jarriz.
Ez da udal bibliotekak irakurzaletasuna bultzatzeko antolatzen duen programa bakarra, ipuin kontalariak, irakurketa taldeak, poesia tailerrak, eta liburu aurkezpenak ere antolatzen ditu. Programan izena emateko, egin klik hemen eta informazio gehiago eskatzeko berriz, Lekuona Fabrikara bertaratu, 943 44 96 35 telefono zenbakira deitu, 647 67 34 51 telefono zenbakira watsapp mezua bidali edo posta elektronikora mezua bidali (klikatu hemen).
Aldakoenean ere eman daiteke izena modu presentzialen, posta elektronikora mezua bidalita (klikatu hemen) edo 943 44 96 99 telefono zenbakira deituta.