Atlantikaldiaren egitaraua osatzeko proposamenak jasotzen hasi dira. Irailaren 18tik 21era izango da, eta 12 ekitaldia du aurtengoa.
ELA sindikatuaren arabera, enpresak urtarrilean hitz egindakoak "ez ditu errespetatu". Gaur egin dute lehen elkarretaratzea.
Pasaiako etxez etxeko langileek mobilizazio eta aldarrikapen aroa iragarri dute. Horien harira, Pasaiako Udal Gobernuak adierazpen instituzional bat argitaratu du.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bi lagunentzako otordu bana zozkatuko du herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen artean.
Prozesu guztia bezala, piezaren eraikuntza jendaurrean egingo dute, eta artisauen lana ikusteko aukera izango da bihar –hilak 29–.
Arrantzaren inguruko azken debekuek haserrea piztu dute arrantza zaleengan. Arrantzaleek erregulazioaren eta negoziazioaren aldarria egin dute, familietan errotua dagoen tradizioa praktikatzen jarraitu ahal izateko, eta ez suntsitzeko.
Giza Liburutegiak lau pertsona migraturen bizi ibilbidea kontatu du haien ahots eta begiradatik, migrazioarekiko gizarte laguntzen eta delinkuentziaren desmitifikazioa sustatzeko.
COVID iraunkorrak askotariko osasun arazoak eragin dizkie Begoña Etxeberria, Idoia Mujika eta Amaia Azarolari. Ikerketa eta entseguak egiten jarraitzea eskatzen dute; baita aitortza gaixoentzat ere.
Gaurtik –hilak 28– hilaren 30era hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k eta Oiarpek.
Traineruen hozberoa neurtzeko azken aukera etzi izango da badian. San Pedroko XVI. Test Estropada 11:00etan hasiko da, 41 trainerurekin.
Udalerriko kirolariei eta kirol elkarteei aitortza egiteko ekitaldia Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan hasita.
2025-2026 ikasturtetik aurrera zerbitzua Pasaia-Lezo Lizeoak kudeatuko duela adierazi du alderdi jeltzaleak. EAJk salatu du EH Bilduk eta Podemosek Lilitegia pribatizatzeko interesa dutela.
Hilaren 31tik aurrera egunero herritar baten silueta argitaratuko dute, eta nor den asmatuko beharko da. Bi pertsonentzat otordu bat lortuko du irabazleak.
Datorren ikasturtearen gaineko informazioa emango dute bilera horietan; hilaren 31tik apirilaren 2ra bitartean izango dira.
Haurdunaldi, erditze eta jaioberrien doluaz 'goxo' aritzeko saioa gaurtik apirilaren 4ra atzeratu dute. Esku Hutsik taldeak antolatu du jarduera.
Alaitz Guridi eta Edurne Saizarrek gidatuko dute saioa, eta sehaska kantak eta haur txikiei kantatu izan zaizkien kantak izango dituzte oinarri.
'Etorkizuna birziklatzen' kanpainaren bigarren fasean informazio puntu finko eta mugikorrak ezarri zituen udalak. Puntu finkoak Trintxerpeko Gudari plazan eta Antxoko Biteri plazan daude kokatuta.
Hilabete honetan bertan, gazteei zuzendutako taldea abiatuko du, "euskaraz modu dinamiko eta atseginean irakurtzeko".
Eskualdeko lau herrietako taldeek irteera bateratua egin zuten iragan igandean Derioko jolas aretora. Orotara, bost autobus atera ziren Oarsoaldetik.
Areto futboleko taldeek irekiko dute asteburua. Gainontzeko partidak, bihar eta etzi. Nabarmentzekoa da Antxo areto futboleko Euskal Koparen lehian arituko dela bihartik aurrera.