2025/3/28

Eduki babestua

Ongizatea sustatzeko, Bitartekaritza Zerbitzua

Oiartzungo Udalak Bitartekaritza Zerbitzua emango du herritarren arteko liskarrak konpontzen laguntzeko. Prozesu konfidentziala eta doakoa da, eta Udaltzaingoak kudeatzen du.

Beste espazio bat irabazi dute emakumeek herrian

Txoko Feminista izango du gaurtik aurrera Andreone Lezoko Udal Liburutegiak. Gune berri bat atondu dute, inori lekurik kendu gabe. Udalaren Berdintasun Planean jasotako ekintzen artean da gunea sortzearena.

Korrikaren 'Jalgi hadi!' dokumentalerako crowdfundig kanpaina aktibatu dute

AEKren sostengurako 24. Korrika mugitzen hasi da. Horren barruan, Jalgi hadi! dokumentala egin nahi dute. Diru ekarpen kolektiboa abiatu dute ikus-entzunezkoa finantzatzeko.

'Nahastumbury' bihurtuko da gaur Antxoko Kultur Etxea

Bokale Gazte Elkarguneak antolatuta, Barrexerkaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Antxoko aretoan 19:00etatik aurrera.

Ayendek 'Zarena zarela' singlea argitaratu du

Otsailean 'Napoles' singlea argitaratu zuen oiartzuarrak; 'Zarena zarela', hortaz, bere bigarren singlea da.

Gehiago