Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Korrikaren 'Jalgi hadi!' dokumentalerako crowdfundig kanpaina aktibatu dute

AEKren sostengurako 24. Korrika mugitzen hasi da. Horren barruan, Jalgi hadi! dokumentala egin nahi dute. Diru ekarpen kolektiboa abiatu dute ikus-entzunezkoa finantzatzeko.

Urko Etxebeste
Oarsoaldea
2025/03/28

Datorren urtean, 2026an, izango da 24. Korrika. Jada hasi dira horren prestaketarekin. AEKren sostengurako egitasmo ibiltariaren “indarra eta euskararen erronkak uztartzeko”, dokumentala egin nahi dute. Jada badu izena, Jalgi hadi!; baita nork egin ere, Mirokutana ekoiztetxeak. Baina, proiektua gauzatzeko finantzazioa behar da: laguntza emateko crowdfunding edo diru bilketa kolektiboa abiatu dute. Diru ekarpena egin nahi dutenek apirilaren 25era arteko epea dute eskura, dokumentalerako propio sortu den atalaren bitartez. Han, proiektuaren azalpen zehatzak ikus daitezke, tartean direlarik Mirokutanako kide Ander Iriarte zinemagile oiartzuarrak esandakoak. “Filmak AEKren babesa dauka. Orain zurea behar du”, esan dute.

Jarraian, azalpen gehiago jasotzeko bideoa:

Jalgi hadi! dokumentalak Korrikaren bihotza eta burua erakutsiko ditu, horren sustatzaileek adierazi dutenez. “Alde batetik, euskal ekimenik erraldoiena barrutik ezagutzeko aukera izango da, Korrika posible egiten duten pertsonak eta prozesuak gertutik jarraituz. Bestetik, soziologo, antropologo, hizkuntzalari, kulturgile eta euskalgintzako beste eragile askoren ekarpenak jasoko ditugu, euskararen iragana, oraina eta etorkizunaz hausnartzeko”.

Dokumentala euskal komunitateari zuzenduta dago, euskaraz bizi nahi duten guztiei. “Hizkuntza bat komunikatzeko tresna da, eta Jalgi hadi!-k eztabaida eta elkarlana sustatu nahi ditu, “euskaltzale guztiak berpizkunde berri batean parte hartzera” gonbidatuz.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.