Kuadrillategiko gazteak Derioko jumpyard-ean izan dira

Eskualdeko lau herrietako taldeek irteera bateratua egin zuten iragan igandean Derioko jolas aretora. Orotara, bost autobus atera ziren Oarsoaldetik.

Iragan igandean (hilak 23) Oarsoaldeko Kuadrillategiko gazteak Derioko (Bizkaia) Jumpyard-ean izan ziren. Lau herrietako Kuadrillategiko taldeetan dabiltzan 233 gazteek eta 29 hezitzaileek irteera bateratua egin zuten Derioko jolas aretora. Jumpyard-ean ohe elastikoetan eta oztopodun ibilbideetan aritu ziren eskualdeko gazteak. Horiez gain, beste hainbat jarduera ere egin ahal izan zituzten, bi orduko txandatan. 10:00etatik 12:00etara talde erdia sartu zen aretoan, eta 12:00etatik 14:00etara, beste erdia. Kanpoan geratzen ziren gazteek hainbat jolas eta jarduera egin zituzten herriko kiroldegian. 14:00etan, bildutako guztiek batera bazkaldu zuten Derioko frontoi estalian, eta 15:30ean, bueltako autobusak hartu zituzten. Orotara, bost autobus atera ziren Oarsoaldetik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.