Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Beste espazio bat irabazi dute emakumeek herrian

Txoko Feminista izango du gaurtik aurrera Andreone Lezoko Udal Liburutegiak. Gune berri bat atondu dute, inori lekurik kendu gabe. Udalaren Berdintasun Planean jasotako ekintzen artean da gunea sortzearena.

Andreoneko goiko solairuan dago Txoko Feminista
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/03/28

Bi bereizgarri ditu Andreone Lezoko Udal Liburutegiak duen gune berriak. Apalategia albotik albora zinta more batek zeharkatzen du; horren hasieran, Feminismoa hitzarekin karteltxoa. Bereizteko baino, batzeko eremua izango da. Izan ere, gaurtik, Txoko Feminista izango baitu kulturaren gordailuak. Berdintasuna ardatz duten argitalpenak bilduko dira bertan, gehienetan jendartean eta eremu publikoetan ikusezin den horri tartea emateko. Gaur aurkeztuko dute txokoa, 19:00etan Andreonen bertan egingo den ekitaldiarekin. Horren barruan, Nere Loiola Pikazak Zebrak eta bideak liburua aurkeztuko du, Irati Zubiaren dinamizazioaren laguntzaz 18:00etan, liburutegiko sotoan.

Txokoa atontzeko ez diote inori edo ezeri tokia kendu. Alderantziz. Espazio bat irabazi du Txoko Feministak. Aurretik zen apalategi bati beste pisu berri bat erantsi diote. Espazio bat irabazi dute emakumeek. «Lezoko Udaleko Berdintasun Planak jasotako ekintzetakoa izan da txokoa sortzea. Feminismoarekin, emakumeekin, berdintasunarekin lotutako liburuen eta edukien atala izatea da horren helburua», azaldu du Mireia Kuesta Unzain Berdintasun zinegotziak. Martxoaren 8rako herriko eragileek eta udalak sortu zuten egitarauaren barruan kokatu dute egitasmoa; horren barruan, beste espazio bat irabazi zuten Lezoko emakumeek: Miren Gezala Sagarzazuren aitortzarako plaza.

«Garrantzitsua da emakumeen ikusgarritasunari bultzada ematea. Miren Gezalaren plazaren kasua bezala, sinisten dugu egin beharreko lana dela presentzia izatearena», zehaztu du zinegotziak. Hala, liburutegiko goiko solairuko guneak jada edukiak baditu ere, hori apurka osatzen  eta handitzen joango direla adierazi du Kuestak. 

Udal ordezkariak aipatu du herriko mugimendu feministaren ezinbesteko aholkularitza eta laguntza izan duela bai Txoko Feminista osatzeko, bai eta berdintasuna ardatz duten bestelako ekintza eta ekitaldiak adosteko ere, beti elkarlanean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.