Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Traineruei termometroa jartzeko azken aukera, igandean San Pedron

Traineruen hozberoa neurtzeko azken aukera etzi izango da badian. San Pedroko XVI. Test Estropada 11:00etan hasiko da, 41 trainerurekin.

San Pedroko traineru bat, Hondarribiko test estropadan.Sanpedrotarra Arraun Elkartea
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/03/28

Traineruen egungo tenperatura neurtzeko azken aukera igandean izango da Pasaiako badian. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak San Pedroko XVI. Test Estropada antolatu du. Ontziak osasunez nola dabiltzan ikusteko aukera dute zaleek eta entrenatzaileek, beharrezkoak izan daitezkeen sendagaiak lortu eta emate aldera. Sasoi aurreko estropada da, udaberria hasi berritan, uda urrun da oraindik. Baina aurretik egin diren test estropaden antzera, eta probak proba, ontzien joera eta plantillen osaketaren gainekoak ikusten has daiteke. Lehen estropada ofiziala ekainaren 1eko Gipuzkoako Txapelketa izango da, Orion. Ordura arte oraindik ere aste dezente falta dira. Igandean, hozberoa kalkulatzeaz gain, ondokoak nola dauden ikusiko du traineru bakoitzak.

11:00etan hasiko dira ateratzen traineruak San Pedroko Torrearen parean jarriko duten irteeratik. Erlojupekoa izango da prestaketa lehia, eta orotara 41 traineruk konfirmatu dute Pasaian izango direla, horietatik hamabi Oarso-Bidasokoak. Maila handiko estropada izango da. Adibidez, Eusko Labeleko hamabi traineruetatik 11 izango dira lehian (Galiziako Ares ez da izango), eta EuskoTreneko zortziak ere bertan izango dira. Horiez gainera, ETEko, KAE1 eta KAE2ko, nahiz Galiziako Ligako ontziak ere jasoko ditu badiak. Illunbeko emakume beteranoek, nahiz San Pedroko eta San Juango harrobiko traineruek ere eurena emango dute igandean.

Hiru multzotan banatu dituzte Sanpedrotarra Arraun Elkarteko antolatzaileek traineruak. Horien arabera egingo dituzte irteerak. Egin beharreko distantziak ere kategoriaren araberakoak izanen dira. Honakoak dira igandean San Pedroko XVI. Test Estropadan parte hartuko dutenak.

  • Lehen txanda. 11:00etan aterako da lehen trainerua, eta besteak minutuero, jarraian dagoen ordenean: Trintxerpe-Illunbeko emakume beteranoak; San Pedro gazte Mailako neskak; San Juan Gazte Mailako mutilak; San Pedro Gazte Mailako mutilak. Horien segidan ETE Ligako traineruak: Hernani, San Juan, Kaiku eta Zarautz. Horiek eta gero EuskoTrenekoen txanda: Zumaia, Astillero, Hibaika, Hondarribia, Donostiarra, Orio, Arraun Lagunak eta Tolosaldea. Gero, Galiziako Ligako URME, eta KAE2ko San Juan B, Hibaika, Busturialdea eta Orio B.
  • Bigarren txanda. 11:50an hasiko dira ateratzen traineruak, minutuero, jarraian dagoen ordenean: Castropol (Galiziako Ligan daude asturiarrak), eta KAE1ekoak ondoren: Hondarribia B, Pedreña, Zarautz, Lapurdi, Arkote Santurtzi, Zumaia, San Juan (Eusko Label Ligan dago), eta San Pedro.
  • Hirugarren txanda. 12:30ean hasiko dira ateratzen traineruak minutuero, jarraian dagoen hurrenkeran. Denak Eusko Label Ligakoak dira: Kaiku, Cabo, Ondarroa, Isuntza, Getaria, Hondarribia, Orio, Donostiarra, Zierbena eta Bermeo.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.