Kioskoaren etorkizuna erabakiko dute San Pedron

San Pedroko kioskoaren etorkizuna erabakitzeko, udalak bilera irekia deitu du hilaren 10erako, 19:00etan, udal aretoan.

2010ean, San Pedroko frontoi inguruko berrurbanizazio lanak zirela eta, kioskoa Torreatzera lekualdatu zen, behin-behinean. Ordutik, kioskoa gune horretan dago, ez da beratatik mugitu, eta ez da bere etorkizuna zehaztu. Gauzak horrela, Pasaiako Udalak kioskoaren etorkizunaren inguruko gogoeta egin nahi du, eta bilera ireki bat antolatu du gaia eztabaidatzeko. Bertan, aztertu diren aukerak partekatu, udal gobernuaren ikuspuntua azaldu eta herritar zein eragileen iritziak entzungo dituzte udal ordezkariek.

Bilera hilaren 10ean (osteguna) izango da, 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan (Erti). Bilera hori San Pedroko herritar eta eragileentzako irekia izango da, eta udalak bertaratzeko deia luzatu die.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.