'Robotia', Zinema Txikian

Pasaiako Zinema Txikiak hitzordua jarri du larunbat honetarako. Proiekzioa Juanba Berasategi aretoan izango da, 17:30ean.

Pasaiako Zinema Txikiak hitzordua jarri du larunbat honetarako (hilak 5) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. Apirileko proposamena Robotia filma izango da. Proiekzioko sarrerak doakoak dira, baina aurretiko erreserba egin behar da Bibe plataforman. Ohi bezala, motora zerbitzua egongo da Donibanera iristeko. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko pantalanetik, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea jasotzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.