Bertso bazkaria egingo dute Arraguako jaietan
Alaia Martin eta Sustrai Colina ariko dira maiatzaren 10eko hitzorduan bertsotan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Arraguako jai batzordeak jakinarazi duenaren arabera, Arraguako jaietan bertso bazkaria egingo dute. Maiatzaren 10ean izango da hitzordua, 14:00etan, Aldeguna elkartean.
Alaia Martin eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan, eta bertsolariez gain menua zein izango den ere aurreratu dute: txorizoa, bakailao tortilla, saiheskia, postrea, kafea eta edariak.
Bazkariak 25 euroko prezioa du, eta txartelak maiatzaren 7a edo agortu baino lehen erosi beharko dira Landetxe jatetxean, Kastro tabernan edota Kabitxo tabernan.