Gizon foroaren hirugarren saioa asteartean egingo dute
Kuadrillako jarrerak, indarkeria matxista, homofobia eta pribilegioak bezalako terminoak landuko dituzte hilaren 8ko saioan.

Oiartzungo gizon foroaren hirugarren saioa egingo dute hilaren 8an, 18:00etan, Arizmendienean. Hilabete bakoitzeko bigarren asteartean egiten dute saio irekia, eta bertan kuadrillako jarrerak, indarkeria matxista, homofobia, pribilegioa, ezintasun emozionala, aitatasuna, harreman afektiboak, gatazkak kudeatzeko ezintasunak eta hazkuntza bezalako terminoetan sakonduko dute.
Antolatzaileek herriko gizonak hitzorduan parte hartzera deitu dituzte.