Argazki zaharren erakusketa antolatu du Oiartzun Kirol Elkarteak
Hilaren 5ean eta 6an egongo dira argazkiak ikusgai Arizmendieneako beheko solairuan. 11:00-14:00 eta 16:30-19:30 da erakusketaren ordutegia.

Oiartzun Kirol Elkarteak argazki zaharren erakusketa antolatu du; Arizmendienean jarriko dute ikusgai, eta asteburuan baino ez da egongo aukerarik irudiak bisitatzeko.
Hortaz, hilaren 5ean eta 6an 11:00 – 14:00 eta 16:30 – 19:30 artean egongo da aukera jokalarien argazkiak ikusteko.
Irudi bildumara lorategitik sartu behar dela jakinarazi dute.