Biyurriak dantzan jartzeko egin dute Panterek 'Muxutruk' abestia
Asteburuan izango da Biyurrienearen Eskertza Eguna, eskerrak emateko eguna, eta girotzeko 'Muxutruk' abestia egin dute Oiartzungo Panterek

Ostiralean –hilak 4– eta larunbatean –hilak 5– izango da Biyurrieneak antolatutako Eskertza Eguna. Bi eguneko egitaraua izango dute herritarrek eskerrak emateko, eta festarik ez zaie faltako. Bide horretan jarri dute haien alea Oiartzungo Panterek, Biyurrienearekin elkarlanean Muxutruk abestia kaleratu baitute.