Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

OTXEk 2025 denboraldiko aurkezpen ekitaldia egin du Landetxen

Alebinak, infantilak, kadeteak, juniorrak eta elite/23 azpikoen taldeak aurkeztu dituzte; baita teknikariak ere.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/04/03

Hitzordu berezia izan zuten atzo Oiartzungo Landetxe aretoan Oarsoaldeko txirrindulariek, Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolako (OTXE) 2025 urteko denboraldiaren aurkezpen ekitaldia egin baitzuten.

Ordua baino lehen prest ziren Orsoaldeko gazteak, maillotak ere jantzita zituzten, eta euren txanda iristean oholtzako zein lekutan kokatu entseatzen ari ziren antolakuntzakoek merienda prestatzen zuten bitartean.

Iritsi ziren arratsaldeko sei eta erdiak, eta dozenaka guraso eta familiako kide han zeuden zain, ilara egiten, lekua hartzeko zain.

Hasi zen aurkezpen ekitaldia, eta Arkaitz Iza OTXEko lehendakaria igo zen oholtzara lehenbizi. 2024 denboraldiaren balorazioa eginez hasi zen; “Oso ondo joan zen, lorpen onak izan genituen kirol arloari dagokionean”. Lorpenez gain, eskolaren inguruko hitz ederrak ere izan zituen Izak.

2025a, berriz, “fuerte” hasi dutela kontatu zuen. Denboraldian zehar bost/sei txapelketa antolatzen dituzte, eta dagoeneko Lezoko BTT martxa, Ane Santesteban saria eta Txarako lasterketa egin dituztenez, hiru kendu dituzte dagoeneko. “Talde jatorra daukagu, eta hori da garrantzitsuena”, amaitu zuen.

OTXE bi zatitan banatzen da: 14 urtetik gorako txirrindulariekin lehiaketara bideratuta dagoen atala da bat, eta 11 eta 14 urte artekoentzat txirrindularitza eskola bestea.

Banan bana egin zuten talde bakoitzaren aurkezpena, eta oholtzara igo ziren alebinak (11-12 urtekoak) lehenbizi, eta infantilak (13-14 urtekoak), kadeteak (JRG Norclamp OTXE), juniorrak (JRG Norclamp OTXE), eta elite/23 azpikoak (JRG Norclamp OTXE) jarraian.

Denboraldiko zenbait bideo ere jarri zituzten pantailan. Gero, OTXEko teknikarien garrantzia azpimarratu asmoz, oholtzara igotzeko eskatu zieten denei, bertan talde argazki bat ateratzeko. 

Txalo zaparrada emakumeei
Emakumeen presentzia ere nabarmendu nahi izan zuten atzokoan; ondorioz, Ane Santesteban sariaren laburpen bideo bat jarri zuten pantailan. Eta ildo horretatik jarraituz, oholtzara igotzeko deia egin zieten alebin, infantil, kadete, junior eta 23 urtez azpiko mailetan dabiltzan neska guztiei. Noski, eurekin batera igo ziren gazteen arduradun diren Olatz Olasagasti, Ixiar Albistur, Nahia Polo eta Ane Herran.

Herranek hartu zuen hitza, eta nabarmendu zuen ikusita lehiaketa taldean hamabost neska daudela eta eskolan beste sei, bide onetik doazela. “Ane Santesteban gehiago nahi baditugu, hau da bidea”.

Ainhoa Ostolaza izan zen, gero, Gipuzkoako Txirrindulari Federazioaren izenean hitz egin zuena, eta bera txirrindularitzaren munduan sartu zenetik gaur egunera argazkia asko aldatu dela azpimarratu zuen. “Honek erakusten du emakumeok ere aukerak ditugula txirrindularitza bezalako kirol gogor batean”.

Oiartzungo Udalaren izenean, berriz, Aiako Harria Gaztelumendik adierazi zuen poza ematen duela horrelako indarra ikusteak. “Azken urteetan talde honek hartu duen indarra ikustea pozgarria da”, amaitu zuen.

Oiartzun. OTXE 2025 denboraldiaren aurkezpena (2025-04-02).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.