Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Albaola eta AZTI, eskutik helduta proiektu bateratuak sustatzeko

Bi erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute euskal gizartearen artean itsas ondarearen gaineko interesa pizteko eta euskal ontzi tradizionalei buruzko ezagutza areagotzeko.

Mikel Del Val
Pasaia
2025/04/04

Albaola Itsas Kultur Faktoriak eta AZTI zentro teknologikoak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Euskal Herriko itsas kulturaren jasangarritasunaren aldeko egitasmoak elkarrekin sustatzeko. Erakundeek sinatutako aliantzak hiru urteko iraupena izango du hasiera batean, eta helburua da proiektu bateratuak sustatzea euskal gizartearen artean itsas ondarearen gaineko interesa pizteko eta euskal ontzi tradizionalei buruzko ezagutza areagotzeko. Albaola eta AZTI hezkuntza, gizarte eta kirol arloko hainbat elkarte eta erakunderekin arituko dira elkarlanean.

Sinatutako akordioak Albaolako itsas arkeologiako eta itsas kulturako I+G proiektuaren eta AZTIren itsas ikerketako ildoen arteko lankidetzarako oinarriak ezartzen dituela adierazi dute bi erakundeek. “Sinergia hori aukera handia da ontzigintza tradizionala, nabigazio historikoa, itsas baliabideen kudeaketa jasangarria eta klima aldaketara egokitzea bezalako gaiak lantzen dituzten proiektu berritzaileak garatzeko, baita erronka globaletan sakontzeko ere, hala nola korronte ozeanikoetan, itsas biodibertsitatean eta muturreko gertaerak arintzean”, nabarmendu du Rogelio Pozo AZTIko CEOak.

Albaolaren eta AZTIren arteko akordioari esker, XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplikaren etorkizunari lotutako proiektu zientifikoak bultzatu ahal izango direla zehaztu dute bi erakundeek. San Juan Albaolako eraikuntza lan “anbiziotsuena” dela baietsi du Xabier Agote Albaolako presidenteak, eta 2025ean bukatzea aurreikusi dute: “Kanadan 30 urtez azterketa zientifikoa egin eta 10 urtez arkeologia erreplika eraiki ondoren, gure ontzirik ezagunena da. Eraikuntza osatzen denean, ontziaren bidaiak plataforma zientifiko gisa erabiliko dira, AZTIrekin lankidetzan, Ipar Atlantikoko fenomeno kritikoak aztertzeko.

Horrez gain, lankidetza hitzarmenak Ozentziyo itsasontzia zaharberritzeko eta dinamizatzeko aukera bultzatuko duela adierazi dute. Ontzi hori zurezko azken euskal arrantzontzietako bat da, eta martxan dagoenean, helburu pedagogikoekin erabiliko da ikasleentzat, elkarteentzat edo interesdunentzat. “Sortu ginenetik, euskal itsas ondarearekiko interesa sustatzea izan da beti helburua. AZTIrekin lankidetzan aritzeak gure lan arkeologikoa ikerketa ozeanografikoarekin lotzea ahalbidetuko digu, euskal gizartearen historia ez ezik, egungo itsas erronketarako irtenbideak ere eramanez”, nabarmendu du Agotek.

Azkenik, bi erakundeek elkarrekin landuko duten beste ildoetako bat da Pasaiako badian itsas mugikortasuna deskarbonizatzea ahalbidetuko duten soluzio berriak garatzea. “Bi aldeek euskal itsas ondarea zaintzeko eta Pasaiako badiaren jasangarritasuna bermatzeko dugun konbentzimendu irmoarekin eta konpromisoarekin, akordio hau mugarri garrantzitsua ezarrita ditugun helburuak lortzeko”, esan du Pozok.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.