Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Bidasoa Goia eremuko hirigintza araudiaz arituko dira Trintxerpen

Pasaiako Udalak bilera ireki bat egingo du hilaren 9an Bidasoa Goia eremuko hirigintza araudiaren aldaketaz hitz egiteko. Bilkura Trintxerpeko Ulia Kultura aretoan izango da, 19:00etan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/04/04

Pasaiako Udalak bilera ireki bat egingo du datorren asteazkenean (hilak 9) Bidasoa Goia eremuko hirigintza araudiaren aldaketaz hitz egiteko. Bilkura Trintxerpeko Ulia Kultura aretoan izango da, 19:00etan, eta Bidasoa Goia eremuari dagokion Arau Subsidiarioen (AS) aldaketa puntualari buruzko informazioa eman eta herritarren iritziak eta ekarpenak jasoko dira. Araudi aldaketaren helburua da eremu horretan bizitoki gehiago sortu ahal izatea.

Arau Subsidiarioen aldaketa etxebizitza beharrizan berriei egokitzeko egin dela adierazi du Teo Alberro alkateak: “2012an, krisi ekonomikoaren ondorioz, Bidasoa Goia eremuaren garapena eten egin zen, eta ondorioz, bukatu gabeko urbanizazio bat gelditu zen. Azken urteotan, etxebizitza eskaerak eta beharrak aldatu egin dira, eta Pasaiako Udalak eremu horretan aurreikusitako etxebizitza tipologia berrikustea erabaki du. Helburua da eremu berean etxebizitza gehiago eraiki ahal izatea, bizitoki aukera zabalagoa eskaintzeko”.

Arautegi aldaketarekin, aurretik bi etxebizitzako eraikin atxikiak aurreikusten ziren lekuan, lau etxebizitzako eraikinak eraikiko direla baietsi du alkateak: “Horrela, pisu eta metro koadro kopurua mantenduta, 27 etxebizitza aurreikusita zeuden lekuan 38 eraiki ahal izango dira. Gainera, proiektuan eskola ekipamenduak, parke bat eta oinezkoentzako ibilbide bat ere aurreikusten dira, baita aparkalekuak ere”. Aldaketak etxebizitzen kopuruari soilik eragingo diola zehaztu du Alberrok, gainerako azpiegiturak bere horretan mantenduko baitira.

Asteazkeneko bileraren helburua da Trintxerpeko herritarrek aldaketaren berri izatea eta beren ekarpenak jasotzea. Udaleko ordezkari eta teknikoek aldaketaren xehetasunak azalduko dituzte, eta herritarrek galderak egiteko aukera izango dute. Ondoren, ekarpenak eta hausnarketak jasotzeko gogoeta egingo da.

Bilerara bertaratu ezin direnek aukera izango dute landutako informazioa udal webgunean eskuratzeko. Horrez gain, bilera egin eta ondorengo zazpi egunetan, inkesta labur baten bidez herritarrek beren ekarpenak helarazi ahal izango dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.