Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Etxerako bidean denak dira beharrezko

Euskal presoak erdi-erdian jarriko ditu Sarek antolatutako hitzaldiak. Etxeratze prozesua izango dute hizpide Onintza Ostolaza abokatuak eta Beñat Uribe-Etxeberria Sareko kideak.

Sare eta Etxerat elkarteak antolatuta martxoko Azken Ostirala. Asanblada feministak hartu zuen lekukoa.Oreretako Sare
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/04

Euskal Herrirako bidea eginda, etxera bidea dute helburu orain. Euskal presoen egungo egoera, etxerako bide hori nola egiten ari diren, bide horretan zein oztopo dituzten eta euren errealitatearen gaineko argazki zehatza eskainiko dute datorren ostegunean, hilak 10, 18:30ean hasita Reina aretoan Oreretako Sarek antolatu duen hitzaldian, Onintza Ostolaza abokatuak eta Beñat Uribe-Etxeberria Sareko kideak.

Hala azaldu du hizlari arituko den Onintza Ostolaza abokatuak: «Behin Euskal Herrian egonda ia guztiak, Euskal Herriko espetxeetatik etxeratze bidea egitea da helburua orain, eta etxeratze hori nola egiten den azalduko dugu». Argi esan du abokatuak bide hori legearen barruan egiten dela, «legeak ahalbidetzen dituen aukerak baliatuta». Zehaztapena egin du Ostolazak, «ez baita legea berdin ezartzen guztientzat, zer esanik ez euskal presoez ari garenean». Gogor salatu du bereizketa hori, eta nabarmen jarri bi arlotan egiten dutela topo salbuespen egoerarekin: legean eta auzitegietan.

Legearekin lotuta zehaztu du euskal presoei salbuespen legeak ezartzen zaizkiela gaur-gaurkoz. «Ad hoc, beraientzat egindako legeak ezartzen dizkiete, eta horren adibide dira Aznarren [Jose Maria] garaiko 7/2003 lege organikoa, eta geroago helduko zen 7/2014 legea ere». Lehenengoaren arabera «espetxean ustel daitezela» bilatzen zutela azaldu du, «lege bideak estutu zituzten, hirugarren gradua eta baimenak lortzea ikaragarri zailtzea helburu». Bigarrenak, Espainiako Estatutik kanpoko estatuetan betetako zigorrak bukatuta, eta euskal presoak entregatzerakoan horiek aintzat ez hartzea eta kontagailua zerotik abiatzea Espainian zigorra betetzeko garaian suposatzen zuen. Lege hori aldatzea lortu zuten joan den urteko azaroan, 4/2024 lege erreformarekin. «Salbuespena ezabatu da, orain legeak ahalbidetzen du kontuan hartzea Frantzian edo Europako beste estatuetan betetako zigorrak, baina tramitazioa asko kostatzen ari da, ez da automatikoa aplikazioa». Joan den azaroan legea aldatu zutenetik preso bakarrari eragin dio horrek, Balbino Saenz pasaitarrari, zehazki. Beste 52 euskal preso daude lege hori ezarri zain.

Salbuespenekin jarraituz, epaitegiak dira aintzat hartu beharreko beste aldea, eta hala jarri du nabarmen abokatu oiartzuarrak: «Espainiako Auzitegi Nazionalak indarrean jarraitzen du. Espetxe arloan zenbait gaietarako konpetentzia Eusko Jaurlaritzak badu ere, eta hori ondo dago, nabaritu da. Baina beste erabakietarako eta Eusko Jaurlaritzak hartzen dituenak gainbegiratzeko Espainiako Auzitegi Nazionala dago, eta berak du azken hitza beti, bertako fiskaltzak eta epaileek».

Argi adierazi du Ostolazak azken horrek dena «zailtzen» duela, «salbuespenezko legeak izan, edota legeak aldatzea lortuta egoera aldekoa izanda ere, epaitegi horretan jokatzen duten aktoreengatik beti askoz gehiago kostatzen da. Hemengo lurraldeko espetxe zaintza epaitegi batekin erabakiak errazagoak lirateke».

12 euskal preso Oarsoaldea eta Irunen

Gaur-gaurkoz, hamabi euskal preso daude Oarsoaldeko lau herrietan eta Irunen. Errenteria-Oreretan: Jexus Mari Etxeberria Garaikoetxea Goierri; gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten Aitzol Gogorza Otaegi eta Mikel Arrieta Llopis; Eider Perez Aristizabal; eta Xabier Goienetxea Iragorri Goiene. Irunen: Iratxe Sorzabal Diaz; Aitor Olaizola Baseta; Fermin Vila Mitxelena Fermo; eta Francisco Jose Ramada Estevez Bera. Oiartzunen: Joanes Larretxea Mendiola; eta Juan Manuel Inziarte Gallardo Buto. Lezon: Lorentxo Aiestaran Legorburu Fanekas.

Egun diren etxeratze fase ezberdin denak ematen dira bi eskualdetako presoen artean, abokatuak azaldu duenez. Badira, beraz, bigarren graduan diren presoak, hirugarren graduan direnak, baimenekin ordu batzuez ateratzen direnak ikastera, edota baldintzapeko askatasunean daudenak. Aipamen berezia egin dio Ostolazak Sorzabal irundarrari. Zigorra betetzen ari da, eta epaitzen ari dira une honetan euskal presoa, «1990ko hamarkadako gertaerengatik epaitzen ari dira, eta aintzat hartu behar da bere atxiloketa tortura bortitzen testuinguruan eman zela. Kasu batzuetan atzera egiten dugu». Adierazi du, halaber, Euskal Herrian daudela denak: «Bigarren gradua da oinarri Euskal Herriko espetxetan egonda, ez dezagun ahaztu ez dela hain urruti lehenengo graduan zirela, eta gainera kondena osoa betetzen zutela erregimen horretan. Zigor oso luzeak 20, 25 edo 30 urtekoak lehenengo graduan betetzen zituzten».

Euskal presoen auzia gizarteratu

Osteguneko hitzaldian parte hartzera deitu ditu herritarrak Ostolazak. Euskal presoen auzia bizirik mantentzea ezinbestekoa dela dio. «Aurrera urratsak egiten ari dira gaiaren inguruan, baina badira espetxe zigor oso handiak dituzten pertsonak; horiek etxeratzea oraindik asko kostatuko da, oraindik ere Espainiako Auzitegi Nazionala epaiketak egiten ari da. Multzoa gutxitzen joatea albiste ona da, baina gelditzen direnek motxila handiak dituzte, eta beldur nagusia da jendarteari hori ahaztea, pentsatzea jada auzia konpondu dela».

Espetxe egoera ez dela euskal presoen arazoa soilik, edota haien senide eta inguruarena esan du, «gizarte osoarena baizik, Euskal Herriarena. Pertsona bat sufritzen ari den bitartean, ez dago egoera normalizatu bat.Testuinguru zehatzetan espetxeratu zituzten, oso baldintza gogorretan betetzen ari dira espetxe zigorrak, eta auzi honi denok eman behar diogu irtenbidea. Egiten dituzten eskaerak lege barruan daude, ez dira eskatzen ari zigorrak ezabatzea, legea betetzea baizik. Hori zabaltzea dagokigu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.