Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Ander Iñarra Olaziregi. Mendiko lasterkaria.

"Buruari kasu gehiago egiten diot orain"

Iazko sasoi oso onaren olatuan hasi du 2025a kirolari lezoarrak: bi mendiko lasterketatan jarri du dortsala, eta bietan hautsi du helmugako zinta. Proba luzeak egin nahi ditu aurten batik bat.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/04/04

Tximista bezala hasi du mendiko lasterketen sasoia Ander Iñarra Olaziregik (Lezo, 1991). Bi egin, eta biak irabazi. Lehena etxeko Lezo-Jaizkibel, seigarrenez, otsailaren 23an; bestea, martxoaren 23ko Donostia-Hondarribia Talaia Bidea bigarrenez. Bitxikeri bat: egin zuen lehen mendiko lasterketa herrialdeko hiriburua eta herri harresitua batzen dituena izan zen, 2015ean (hirugarren izan zen). Lezoko plazan hitzartutako hitzordura puntual iritsi da, irribarrez, kirol jantziekin baina elegante, bibote eta guzti.

Sasoia hasi berritan, bi lasterketa irabazi dituzu jada: Lezo-Jaizkibel, eta Donostia-Hondarribia Talaia Bidea. Ezin hobe, ezta?
Egia, esan, entrenamendu aldetik urtero bezala hasi naiz. Esan daiteke esperotako mailan nagoela, esfortzu proba Talaia aurreko astean egin eta dena ondo atera zelako. Antza, gorputza erantzuten ari zait.

Herrian irabaztea gozamena da, ezta?
Bai, beti. Herrian korritzeak, aldi berean, presio puntua eragiten du, dotore iritsi nahi duzulako helmugara. Baina bai, beti da berezia herrian korritzea, eta gainera, irabaztea.

90 lezoarrek zuten izena emanda otsailaren 23ko Lezo-Jaizkibelen. Asko da hori. Zuk horretan izango duzu zerikusirik.
Ez, ez. Nik baino gehiago, lasterketak berak eman dio herriari bultzada. Ni lezoar bat gehiago naiz. Antolakuntza aldetik oso lan ona egiten dute: korrikalariak dira antolatzaileak, parte hartzaile guztiak mimoz zaintzen dituzte, eta Lezon sortzen den giroa sekulakoa da. Lezoarrek erabat egiten dute bat Lezo-Jaizkibelekin, eta lasterketaren arrakasta hori dela uste dut.

Iker Oliverik haserre deitu al zaitu? Izan ere, aurtengora arte biek bosna garaipen zenituzten Lezo-Jaizkibelen, eta aurtengoa zuk irabazita, berdinketa hori hautsi duzu.
[Barrez] Ez, ez, ez dit hots egin. Alde batetik ilusio handia eragin dit Oliverik baino garaipen gehiago izateak, baina bestetik harekin buruz burukoa egin ez izanak pena ematen dit, intriga gehiago egongo zen. 

Sasoiaren hasieran zaude. Zein helburu dituzu aurtengorako?
Lasterketa luzeak egingo ditut. Beraz, denboraldi hasiera honetan ez naiz ari lehia asko egiten. Bi-hiru hilabeteko prestaketa daramat, eta bi karrera bakarrik egin ditut gaur-gaurkoz. Badira lau-bost lasterketa eginak dituztenak jada!  

Proba luzeetan aritzeak gehiago entrenatzea eta lasterketa gutxiago egitea dakar. Epe motzera, Euskal Herriko Ultra Txapelketa dut Nafarroako Zubirin hilaren 26an, Nafarroa Xtrem (68 kilometrokoa). Gero, maiatzean, Zegama-Aizkorri (mendi maratoia da) egiteko asmoa dut. Ondoren, uztailean, Goierriko Bi Handietara (G2H, 90 kilometrokoa) joango naiz; iaz egin nuen lehenengoz hura, eta aurten errepikatzeko asmoa dut. 

Sasoia bukatzeko beste luze bat egingo dut udan, Suitzan: hura izango da aurtengo nire helburu nagusia, datorren urtean UTMBra (mendiko lasterketen mundu mailako proben lehia) sailkatu ahal izateko baliagarri izango baitzait.

2022ko urrian etena egin zenuen, esan zenuen goi mailako lasterketatan atsedena hartuko zenuela.
Urtebete lasai hartu nuen, nire buruak atseden behar zuen. Lo egiteko arazoak ere izan nituen… Egunero zortzi ordu egiten ditut lan, astean hamabi bat orduko entrenamenduak, etxeko zereginak ere hor daude… Nik bakarrik ez, nire ingurukoek ere sufritzen dute. Orain ere borroka horretan nabil, buruko osasuna zaindu beharreko aldagaia delako, fisikoaz aparte. Buruari kasu gehiago egiten diot. Alde fisikoa bakarrik begiratzen dugu askotan, baina burua ere kontuan hartu behar da. Liburu asko irakurtzen ari naiz, eta horietatik asko ikasten ari naiz.

2021eko abenduan uko egin zenion Mendiko Lasterketetako Euskal Selekzioan aritzeari, Euskal Mendi Federazioan izan ziren aldaketengatik, eta ondorioz mendiko lasterketen atalean izan ziren ardura aldaketengatik. Gaur selekziora joateko deia jasoko bazenu, zer erantzungo zenuke?
Ezetz. Zuzendaritza ia berberak jarraitzen du. Urtero jaso ditut deiak. Iaz, esaterako, hiru-lau dei jaso nituen; aurten ere urtarrilean deitu zidaten. Beti ezetz esan diet, zuzendaritzaren arrazoi horregatik. Aideko Lopez de Urbina da gizonen selekzioko hautatzailea, eta harekin harreman oso ona dut. Hari ez diot ezer leporatzen, gauzak ondo egiten ari dela uste dut. 

Baina ni euskal selekzioan izan nintzen garaian zuzendaritza aldaketa izan zen, eta orain, nahiz eta presidente berria izan Euskal Mendi Federazioan, aurrekoa presidenteorde da, eta ez da ezer aldatu. Azpijokoez gain, hor sentimenduak ere daude: nire garaian talde oso elkartu bat ginen, eta min handia egin ziguten. Hori ez da ahazten. Horregatik esaten diot euskal selekzio honi ezezkoa. Talde on bat izateko, lagun talde on bat izatea beharrezkoa da. Ez dut iritzia aldatuko.

Mendikoetan zabiltza, baina asfaltoko lasterketak ez al zaizkizu deigarri egiten?
[Barrez] Lankide batek esanda, urriko Donibane-Lohizune maratoi erdian izena eman dut! Ez dakit egingo dudan, baina behintzat izena eman dut…

Taldearen laguntza ezinbestekoa da, ezta?
Euskalmushing taldearekin nabil orain. Hainbat laguntzaile eta babesle ditugu [soinean dituen kirol jantzietan babesleen errepasoa egin du banan-banan]. Talde batean egotea beharrezkoa da laguntza ekonomikoa bakarrik ez, beste korrikalariekin harremana eta talde giroa ere izateko, nahiz lasterketetara elkarrekin joateko. Babes hori izatea garrantzitsua da.

Erlazionatutako edukiaAnder Iñarra lezoarra eta Maud Combarieu irabazle Donostia-Hondarribia traileanAnder Iñarra eta Leire Fernandez, garaile XI. Lezo-Jaizkibelen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.