Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKultura

Musika elektronikoak bere txokoa topatu du Donibanen

Xantixa eta Oarso Groove elkarteek antolatuta, Oarsoaldeko III. Elektronika Topaketa jasoko du Juanba Berasategi aretoak datorren larunbatean (hilaren 12an), 16:30etik aurrera.

Iazko jaialdiaren irudi bat, Juanba Berasategin.@jari.photox
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/04/04

Xantixa eta Oarso Groove elkarteen ekimenez, musika elektronikoak Donibaneko Juanba Berasategi aretoa hartuko du datorren larunbatean (hilaren 12an), 16:30etik aurrera. Oarsoaldeko III. Elektronika Topaketa izenpean, musika elektronikoa protagonista izango da egun batez Pasaian, eta txoko bat eskainiko zaio Donibaneko aretoan. Aurtengoa musika elektronikoa ardatz duen jaialdiaren hirugarren ekitaldia izango da jada, bide bat egin duen seinale.

Xantixako eta Oarso Grooveko kideek urteak zeramatzaten Donibanen eta eskualdean musika elektronikoa sustatzen, eta beren zaletasunean pauso bat gehiago eman nahi izan zuten, musika estilo horren inguruko jaialdi bat sortuz. Festibalaren muina musika pintxada bada ere, egitaraua harago doala jakinarazi dute Manu Etxarri eta Marko Ferrer antolatzaileek, musika mota horren alderdi kulturalari ere erreparatzen baitiote. «Beti egin dugu musika elektronikoaren aldeko apustua, baina alderdi kulturalari ere garrantzia eman nahi izan diogu. Hortik dator jaialdia sortzeko ideia, alderdi kulturala balioan jartzeko», esan du Etxarrik. Jaialdiaren lehen ekitaldian, adibidez, musika elektronikoaren historiaren eta kulturaren inguruko hitzaldi bat antolatu zuten. Bigarrenean, aldiz, inguruko bi DJrekin elkarrizketa bat egin zuten, eta, ondoren, aukera eman zieten musika pintxatzeko. Aurtengo ediziorako kartel erakusketa bat ondu dute, jaialdiaren egunean ikusgai egongo dena, Juanba Berasategin.

Programazioari dagokionean, zortzi DJk girotuko dute Donibaneko gunea. Aretoko ateak 16:30ean irekiko dira, eta 17:00etan piztuko dituzte bafleak pintxadari ekiteko. Lehenik, Etxarri eta Ferrer, hau da, Mane Galinha eta Markinson DJak arituko dira, arratsaldea berotzen hasteko. «Guk geuk egingo dugu aretoa betetzeko prozesua, berotzen joateko», esan dute bi DJek. Haien ondoren, Gobus eta Drumfolder DJek dantzan jarriko dituzte Juanba Berasategin bildutakoak. Azkenik, Errenteria-Oreretako Nomaklimato Kolektiboko lau kideen pintxadaren txanda izango da: Anartzen, Juantxiren, Unai Bellamyren eta Alexen musikarekin itxiko da jaialdia. Elektronika topaketaren sarrera doakoa da, eta 01:00etan bukatuko da musika saioa.

Pagoa diskotekari omenaldia
Aurtengo jaialdiak Oiartzungo Pagoa diskotekaren jarduna errekonozitu, bistaratu eta balioan jarri nahi duela adierazi dute Etxarrik eta Ferrerrek, musika elektronikoaren bilakaeran izan duen inpaktua «handia» izan baita. Pagoari merezi duen garrantzia eman ez zaiola baietsi dute jaialdiaren antolatzaileek. Oiartzungo aretotik, baina, puntako DJak pasa direla nabarmendu dute Etxarrik eta Ferrerrek: «Pagoak erakusten du hemen maila handiko DJak izan direla. Nahiz eta hemengo mugimendua ez izan oso famatua, altxor horiek izan ditugu. Pagoak garai oso-oso onak izan ditu etortzen ziren artistengatik».

Pagoaren ibilbidea goratzeaz gain, atzetik dagoen lana azaleratu nahi izan dute aurten. Alde batetik, Nomaklimatoren bideari keinu egin nahi izan diote, haiek baitziren Pagoako erresidentzia eramaten zuten DJak eta Oiartzunen bildutakoak dantzan jartzen zituztenak. 20 urte daramatzate batera pintxatu gabe, eta denak batera egongo dira Donibanen. Bestalde, kartel erakusketa bat ondu dute. Sustatzaileak kartelak sortzen zituen diseinatzaile grafikoarekin jarri ziren harremanetan, eta 2000ko hamarkadaren hasierako hainbat kartel ikusi ahal izango dira datorren larunbatean. Kartel horiek salgai izango direla aurreratu dute antolatzaileek, nostalgikoentzat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.