Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du asteazkenean
Antxotarrak San Fermin jaiak prestatzen hasiko dira hilaren 9an, 19:45ean, Antxoko liburutegian. Herritarrei dei egin diete parte hartzera.
Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du asteazkenean (hilak 9) Antxoko liburutegian, 19:45ean, 2025eko San Fermin jaiak prestatzen hasteko. Batzordeak dei egin die antxotar guztiei batzordean parte hartzera eta ekintza eta jardueren antolaketan murgiltzea, herriko tradizioek eta ospakizunek jarraipena izan dezaten.
