2025/4/7

Egiar Otegi Torresek irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Saioa irabazita, Gipuzkoako ordezkaria izango da Euskal Herriko finalean. Saioaren biharamunean HITZArekin izan da txapelduna.

Etxebizitza tasatuak arautzeko ordenantza aldatzea erabaki dute

Martxoko udal osoko bilkuran aho batez onartu dute erabakia. Bigarren eskuko etxebizitzak udalak egingo dituen zozketa bidez esleituko dira.

Lurra, justizia eta bakearen aldeko aldarria plazara, bihar

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herri osoan bihar. Errenteria-Oreretan ere deitu dute 19:00etan Herriko Plazan.

Elizaldeko auzogune berriaren inguruko ekarpenak jasoko dituzte

Gaur –hilak 7– izango da partaidetza saioa, 18:00etan, Landetxen. Lehen saiora joan ez zirenek ere badute bertaratzeko aukera.

Pentsio eta gutxieneko soldata justu eta nahikoen alde kalean

Datorren maiatzaren 3an kalera aterako direla sinadurak biltzera Bilbo, Donostia eta Gasteizen eta 70etik gora herrietan jakinarazi du pentsiodunen mugimenduak.

Arditurriko Bide Berdearen mapa aurkeztu dute

12 kilometroko ibilbidea aurkeztu dute, eta Errenteria - Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaia lotzen ditu ordu eta laurdeneko bideak.

Elkarretaratzea egingo dute genozidioa geldiarazteko eskatzeko

Gernika - Palestina herri ekimenak deituta eta 'Lurra. Justizia. Bakea.' lelopean, elkarretaratzea egingo dute bihar Oiartzungo plazan.

Pasaiako 220. urteurrena, hizketagai Txema Ruizekin

Txema Ruizek Pasaiako mugei buruzko hiru hitzaldi eskainiko ditu aste honetan, Antxon, Donibanen eta Trintxerpen, 19:00etan.

Jaizkibel hiribidearen eta Altamira arteko basoa garbitzen hasi dira

Udalak bertan bi tona hondakin inguru daudela adierazi du. Lanek hiruzpalau asteko iraupena izango dute.

Gipuzkoako Batel Liga eta txapelketa bukatuta, bi bandera eta brontzea Hibaikarentzat

Gipuzkoako Batel Ligako banderak etxera ekarri dituzte Hibaikako Emakume Gazte eta Absolutuen kategorietan. Txapelketan berriz, brontzea lortu dute Promesa Mutilek, eta Federakuntza kopa Kadete Neskek.

Adingabeen heziketa prozesuan eragiteko, hiru hitzaldi Pasaian

Udalak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa eskainiko du, haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzeko helburuarekin. Lehen saioan familiako komunikazioa landuko da, maiatzaren 8an.

Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du asteazkenean

Antxotarrak San Fermin jaiak prestatzen hasiko dira hilaren 9an, 19:45ean, Antxoko liburutegian. Herritarrei dei egin diete parte hartzera.

Tomateak zaintzeko gakoak Furgobaratzaren eskutik

Doako tailerra egingo du datorren asteartean, hilak 8, Arramendiko Baratze Parkean.

Lehen mailakoak dira

Gipuzkoako Lehen Mailara igo da Munttarperen gizonen taldea. Larunbatean sufritzea tokatu, baina azkenean helburua lortu dute.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2025-04-07)

Futbolean, porrota Pasaiak. Areto futbolean, garaipena Doniparik eta porrota Antxok. Eskubaloian, garaipen bat eta bi porrot.

Palestinari babes bateratua Pasaian

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitutako mobilizazioa egingo dute bihar (asteartea) 19:00etan Antxoko Biteri plazan.

Hegazti migratzaileen bitxikeriak ezagutzeko saioa, Arditurrin

Hilaren 13an izango da saioa, eta Olatz Aizpurua Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia sailean aditua denak emango du hitzaldia.

Gehiago