Tomateak zaintzeko gakoak Furgobaratzaren eskutik

Doako tailerra egingo du datorren asteartean, hilak 8, Arramendiko Baratze Parkean.

Tomate landare osasuntsuak izateko gakoak emango dituzte tailerrean. Argazkia: Bizibaratzea

Furgo baratzak tailerra egingo du bihar 18:00etatik 19:30era tomateak zaintzeko gakoak emateko. Arramendiko Baratze Parkean izango da tailerra, doakoa, eta edozein herritar gertura daiteke  baratzeetako erabiltzaile izan edo ez.

Furgobaratza zerbitzua ere izango da, baratzeko gaietan aholkuak emateko, eta gerturatzen direnei gainera,  tomate landareak oparituko dizkiete.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.