Palestinari babes bateratua Pasaian

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitutako mobilizazioa egingo dute bihar (asteartea) 19:00etan Antxoko Biteri plazan.

2024ko urriaren 21ean Donibanen egin zen elkarretaratzea.

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta, Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop! lelopeko elkarretaratzeak egingo dira Euskal Herriko herrietan bihar (hilak 8, asteartea). Pasaian ere hala izango da. Deialdi bateratua izango da, eta herriko hainbat eragilek euren atxikimendua adierazi diote elkarretaratze horri: Antxoko Biteri plazan da, 19:00etan. Israel Palestinako herriarekin egiten ari den sarraskia salatuko dute. Martxoaren 30ean izan zen Palestinako Lurraren Eguna, eta horren harira antolatu dituzte elkarretaratzeak

Herriko hainbat eragilek babesa adierazi diote mobilizazioari, eta herritarrei elkarretaratzera ager daitezela eskatu diete. Oraingoz, honakoak dira atxikimendua eman duten eragileak: Antxeta elkartea, Antxoko Topagunea, Basari elkartea, Bixi Bixi elkartea, Pasaiako EH Bildu, Pasaiako Ernai, Itsas Mendi elkartea, Pasaiako IU, Kexaldi elkartea, Papineko Gazteria, Podemos, Lintxua dantza taldea, Trintxer elkartea, eta Trintxerpeko Korkoiburuak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.